« Nola hil nahi duzu? Benetako galdera da | Kontuz ibili non sartzen zareten »
Zirriborroak eta gero / Askoren artean / Consonni, 2023
Bada etorkizunik Jose Luis Padron / Bilbao, 2024-02
Zirriborroak eta gero Azala kreazio espazioaren egitasmoa da. Arabako Lasierra herrian kokatutako Azala guneak hiru ardatzetan egiten du lan: ikerketa, prestakuntza eta sorkuntza, betiere praktika artistiko garaikideen testuinguruan.
Zirriborroak eta gero proiektuak hainbat idazle gonbidatzen ditu etorkizuna nolakoa izango den deskribatzen duten testuak idatzi eta, bide horretatik, egungo gizarteak dituen erronkei erantzuna emateko alternatiba literarioak eraiki ditzaten. Proiektua 2019. urtean abiatu zuten; geroztik, hamar izan dira etorkizun posibleei buruzko fabulak sortzera gonbidatu dituzten idazleak, hauek, hain zuzen ere: Katixa Agirre, Harkaitz Cano, Gabriela Damian, Belen Gopegui, Karmele Jaio, Lucia Baskaran, Danele Sarriugarte, Uxue Alberdi, Iban Zaldua eta Patxi Zubizarreta.
Ipuinak osorik irakur ditzakegu proiektuaren webgunean, baita deskargatu eta entzun ere. Orain arteko uzta osorik, lehen hamar fabulak, bildu du Cosonni argitaletxeak izen bereko antologian, bai euskaraz bai gaztelaniaz: Zirriborroak eta gero: Mundu posibleei buruzko istorioak eta fabulazioak / Borradores del Futuro: Historias y fabulaciones sobre mundos posibles.
Kontakizunek munduak irudikatzeko prozesu sortzaileaz hitz egin digute, benetako alternatiba soziopolitikoetatik abiatuta, hala nola zaintza sareak, energia alternatiboko enpresak, etab. Etorkizunera begira, erantzun moderno eta garaikide bat ematen dute erronka ekologiko, ekonomiko, kultural, sozial eta abarren aurrean, natura, giza eta teknologia baliabideekin dugun harremana kudeatzeko beste modu batzuk ikusteko asmoarekin.
Fabula horietatik, literaturak eta arteak mundu nahasi honen bilakaeran izan dezaketen zeregin erabakigarria planteatu dute idazleek, zentzu handiagoko mundu bat eraikitzen lagunduko diguten alternatibak balioesteko, eta, ildo horretan, etorkizunaren dekalogo bat proposatu digu liburuak.
Proiektuak erakutsi du gugan badagoela errealitatea eraldatzeko eta hankaz gora jartzeko gogoa. Borrokatzeko gogoa, azken batean. Zirriborroak eta gero da borroka horrek hartzen duen beste forma bat, disidentea eta kontrahegemonikoa, eraldatzailea, baikorra. Gauden honetan, funtsezkoa.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi