kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Ura ez baita beti gardena / Xabi Lasa / Elkar, 2023

Kontuz ibili non sartzen zareten Sara Cabrera / Bilbao, 2024-02

Xabi Lasa Gorraiz (Iruñea, 1967) ate nagusitik sartu da literaturan, Ura ez baita beti gardena argitaratutako lehenengo liburuari esker, irabazitako Irun Hiriko Kutxa Literatura Sariaren 45. edizioak —eleberria kategorian— frogatu duenez. Eta liburua irakurtzen hasten garenean sortzen diren sentsazioek gauza bera baieztatzen dute. Hamaika kapituluk eta 328 orrialdek osatu dute liburua, eta han emozio ugari sentituko ditugu. Thrillerra burokrazia eta joko politikoak nahasten dituen eleberriak Errege Bardeako irudi misteriotsuago bat ere erakutsiko baitigu.

Protagonista Sara Zaldaiz ingeniaria da, Nafarroako Gobernu berriaren uraren antolamendurako arduraduna. Lanarengatik, Erriberako Lurribar herrira joan beharra izango du, ur-horniketan arazoak daudela eta. Elkar argitaletxeak laburbildu duenez, “Udalaren eta laborarien arteko liskarra” da abiapuntua, baina hori gero eta gehiago korapilatuko da: “Enpresarien trikimailuak, alderdi politikoen arteko eztabaidak eta hilketa ilunak ere nahasteraino”.

Egileak thriller batentzako ezohikoa izan daitekeen protagonista aurkeztu digu, ingeniari bat, eta berarekin abentura eta arriskuak ezagutuko ditugu, bertan politikarekin eta urarekin jolastea hilgarria izan daitekeela ikasten dugun bitartean. Sara ez da istorioan bakarrik egongo; lagun leialak ere baditu, eta horietako batzuk, poliziak.

Lasak xehetasun osoz deskribatu ditu kokalekuak, Nafarroan egongo bagina bezala sentiaraziz. Errege Bardeako paisaietan murgilduko gara, bertako herrietan, eta bere herritarrak ezagutuko ditugu, baita Nafarroako Gobernuko kideak eta Lurribarkoak ere: presidentea, presidenteordea, kontseilariak, herriko alkatea… Eta horien eta enpresarien arteko aferen lekuko izango gara kapituluek aurrera egin heinean, polizia gorpuen arteko liskarrak ikuskatzen ditugun bitartean.

Eta Xabier Lasak jakin badaki zeren inguruan idazten duen. Izan ere, nahiz eta Teologia ikasi eta, gaur egun euskara teknikari gisa lan egin, Berriozarko alkatea izan zen 2007tik 2015era bitartean, baita parlamentaria eta nafar Gobernuko kidea ere. Bere bigarren eleberriaren zain geratu beharko gara, Sara eta bere lagunekin zer gertatzen den ezagutzeko grina piztu baitu. bitartean, gogoratu, ura ez da beti gardena, eta egiatzat hartzen duguna ez da beti horrela izan behar.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak