« Etxe bat baino gehiago | Galerak »
Baserria (h)uz(s)ten / Oskar Gaztelu Bilbao / Erein, 2023
Baserriaz eta galeraz Maddi Galdos Areta / Argia, 2023-09-17
Hitz gutxi batzuekin kontaezina kontatzeko aukera ematen omen dio poesiak Oskar Gazteluri (Larrabetzu, 1964). Orain arte saiakeragintzan aritua izan arren, berriki argitaratu du larrabetzuarrak bere lehen poema-bilduma. Ernestina de Champourcín 32. Poesia Saria irabazita plazaratu du Baserria (h)uz(s)ten (Erein, 2023) liburua, 22 poema eta hamaika hausnarketa biltzen dituena. Izenburuak berak adierazi legez bilduman gailentzen den irudia utzitako eta hustutako baserriarena da: baserria, ordea, etxe landatar soil izatetik haratago doa lerrootan.
Galbidean diren bizimodu eta usadioei, belaunaldi helduenarekin batera desagertzear den ezagutzari, bizitza eta heriotzaren arteko harremanari, naturan diren askotariko zikloei, gauzek eta espazioek gordetzen duten memoriari eta galerak dakartzan bakardade eta hutsminari begira jartzen gaitu Gazteluk ondutako nolabaiteko paisaia poetikoak, lorategiz, euri samurrez eta aspaldiko altxorrez betetako kutxaz edertutakoak: “Noizean behin, soseguz, / neure barruko / baserri txikira sartzen naiz, / neure haurtzaroko baserrira. / Ezin dut esan zoriontsu ginenik, / baina gogoko dut / leku berean urteen oihartzuna entzutea (…)”.
Baina sozialtzat har genitzakeen hausnarketa gaien iturri izateaz gain, ahots poetiko pertsonala elikatzen duen jaiotetxea ere bada baserria Gaztelurentzat. Zentzu horretan, bereziki azpimarragarria da amaren heriotzak eta horren osteko doluak bilduman duten garrantzia. Ama hizpide duten edota amari zuzendutako poemek kutsu hunkigarriz blaitzen dute liburua: absentziak presentziak baino leku gehiago hartzen ei baitu espazioan. Apirila poema dugu, tartean, aipatutakoaren adierazle: “‘Nik ez dakit hemen egongo naizen, baina udaberria / etorriko da’, esaten zuen. / Udaberria hemen dago./ Loreak haren zain, / ea belar txarretatik norbaitek libratzen dituen. / Aurten amak ez du nire hori hartuko”.
Kasu batzuetan gogoeta gaien eta poetikotasunaren arteko oreka fintzeke dela esan genezakeen arren, esateko latz direnak adierazteko moduen bilaketa doia dira poemok: baserriak utzi arren beheko suek piztuta iraun dezaten saiakera moduko bat.
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Zerua hemen
Oihana Arana
Maialen Sobrino Lopez
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Amaia Alvarez Uria
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Joxe Aldasoro
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres