kritiken hemeroteka

8.656 kritika

« | »

Romain zen bere izena / Joxean Agirre / Elkar / EEF, 2003

“Literatura bizitzeko era, edota ero ez bihurtu saioa” Mikel Asurmendi / Irunero, 2003-09

Idazle izateko ez omen da nobela idatzi behar ezinbestean. Nobela ordea, indartzen ari da euskal literaturan. Ez dut gure nobela beste generoen gainetik dagoela erran nahi, bide berriak lantzen ari direla baizik. Joxean Agirrek “Romain zen bere izena” bide edota molde berri bat eskaintzen digu.

Joxean Agirrek abentura bat narratu du, eta halaber, literatura gaia hartu du abentura osatzeko. Literatura bizitzeko moldeak hamaika galdera planteatzen dizkio Joxeani. Horregatik edo, nobela hau idazterakoan —eta “Elgeta” nobelan bezalatsu— artea du hizpide. Espresio artistikoaz ari naiz. Kasuon hauxe galdetzen du idazleak: idazle bat literaturaz eta literaturarako bizi al daiteke bakarrik?

Joxean Agirrek errealitatea oso presente dauka bere eguneko zereginean, kazetagintzan. Horregatik-edo, fikzioa kontatzeko elementu berrien bila aritu da. Fikzioa lantzeko zereginean literatura hizpide izaki, idazle kontsakratu baten bizitzaren arrastoan idatzi du nobela. Romain Gary da idazle hau. Honek “golem” bat asmatu zuen, Emile Ajar, bere iloba zena.

Idazleak literaturaren inguruan sortzen den zereginaz nekatuta eta nazkatua denez, bere “golem” edo txingote moduko horrek idazlearen beraren lanen egiletasuna hartzen du publikoki, idazlearen zereginak betetzen dituelarik. Nik azaldu beharrik gabe, irakurlea nobelaren tramaz edo istoroaz jabetuko da.

Nik beste puntu bat azaldu nahi dut. Hots, egileak honelako gaia aukeratzean —istorioa bilbatzeko moldea lantzeaz gainera—, fikzioa lantzean, bere buruari jartzen dion erronka ez dela samurra azpimarratu nahi dut. Bide berri horiek —Joxean Agirrek berak esana dakit— jorratzea ez dela samurrik, alegia.

Esate baterako, nobelaren kontakizunean, egile honen balizko pasarte literarioak edo narrazioak idatzi ditu euskal idazleak. Narrazio horiek Romain Gary idazlearen kalitatekoaren maila izatea ez da erraza. Ordea, horretan datza literaturaren zeregina. Istorioak asmatzeaz batera, istorioak narratzeko moldean asmatzea. Asmatzea, bi zentzutan gainera. Joxean Agirrek bide berriak lantzen ari den honetan, asmatzen ari da nire ustez.

Fikzioari errealitatearen tratamendua ematen zaion neurrian, nobelak egingo omen du aurrera. Joxeanen literatura aurrera bidean doalakoan nago.

Azken kritikak

Silueta
Harkaitz Cano

Irati Majuelo

Koxka bat estuago
Henry James

Aritz Galarraga

Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide

Hasier Rekondo

Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez

Mikel Asurmendi

Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea

Maddi Galdos Areta

Poesia kaiera
Frank O'Hara

Asier Urkiza

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

Nagore Fernandez

Beste urte batez
Samira Azzam

Maialen Sobrino Lopez

Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu

Iraitz Urkulo

Auzokinak
Gorka Erostarbe

Mikel Asurmendi

Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez

Amaia Alvarez Uria

Zer egin Miranderekin?
Askoren artean

Irati Majuelo

Silueta
Harkaitz Cano

Ibon Egaña

Azken batean
Lourdes Oñederra

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

Hedabideak