« Distantzia argituz | Euskaldunen azpiratze prozesu historikoa »
Su festak / Jon Urzelai Urbieta / Susa, 2023
Musikaren boterea Jon Martin-Etxebeste / El Diario Vasco, 2023-05-20
1963an Mairuelegorretako kobatan egindako lehen emanalditik gaur egunera arteko jaialdien garapena errepasatzen du liburuak. Musikaren botere askatzaileaz mintzo da, eta horretarako 60ko hamarkadara egiten du atzera. Garai hartan, zenbait pertsona errebelatu egin ziren: proposatzen zitzaien bizimodua alienatzailea iruditzen baitzitzaien, eta kontrakultura sustatu zuten. Euskal Herrian, garai berean, kantagintza berria jaiki zen eta Frankismoaren zentsurari aurre egiteko notak eta letrak sortu zituen. Haien diskoak kontrabandoan ekartzen zituzten askok Lapurditik. Askatasuna belarrietatik sartzen zen garaiak ziren. Ondoren, mezu esplizituagoen txanda etorri zen Euskal Rock Erradikalaren eztarri urratuetatik. Gaur egunean musikagintza bestelako paradigma batean dago. Kontzertu klandestino txikietatik multinazionalek eta erakundeek hauspotutako makrokontzertuetara pasatu da jendartea. Turistak erakartzeko bitarteko bihurtu dira zenbait jaialdi eta euskal sinbologia ‘merchandising’a sortzeko baliabide. Testuinguru globalizatuan inporta daitekeenak soilik axola du.
Musikari buruzko errepaso historikoa eta begirada soziologikoa uztartzen ditu saiakera honek. Mamitsua eta erakargarria da aldi berean. Zientzia dibulgazioan aparteko gaitasuna erakutsi izan du Urzelaik, eta liburu hau horren adibide da. Baieztapenek oinarri zientifikoa dute eta ondo erreferentziaturik ageri dira liburuaren amaieran. Irakurlea historiaren ziklikotasunaz jabetuko da: bertakoaren eta kanpokoaren arteko talkak, gazteen eta helduen arteko ezin ulertuak, profesionalizazioaren eta musikariaren ardura sozialaren arteko auzia, boladan dagoen estiloa undergroundaren ustiaketa interesatua… behin eta berriz, behin eta berriz, dantzatzeko grinaren edo patriken interesen konpasean, bat, bi, hiru; bat, bi, hiru…
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez