« Ilargiaren eraginpean | Munduaren zarata »
Puskak / Irene Pujadas (Amaia Apalauza) / Igela, 2022
Zatiak, atalak, puskak Ainhoa Aldazabal Gallastegui / Argia, 2023-02-26
Irene Pujadasek idatzi eta Amaia Apalauzak itzuli duen Puskak liburuarekin natorkizue gaurkoan; beste batzuetan egin ohi ez dudan arren, gaurkoan azaleko irudian pausatu nahi dut begirada. Itsaso Arizkurenen argazki bat ikusiko dugu eta otorduren bat egin ostean eta mahaia jaso aurreko momentua erakusten digu; jan gabeko ogi puskak, ondo zupatu gabeko oilasko hezurra, intxaur azal batzuk, inork jan nahi izan ez dituen pistatxo pare bat eta kafeari azken zurrupa egin gabe duen taza. Bizitza puska bateko puskak hain zuzen ere.
Liburua 21 errelatuk osatzen dute eta literatur genero horren ezaugarriak primeran erabili ditu Pujadasek: testu trinkoak eta motzak dira, aurkezten den egoeran bat-bateko norabide aldaketa bat gertatzen da eta irakurlearengan inpaktua sortzen dute (askotan harridura eta batzuetan zalantza, izua, angustia eta abar). Hala ere, estilo propioa ageriko da eta hainbat planteamendutan originala eta bizia iruditu zait. Ironia, umore beltzaren erabilerak liburu osoaren tonua baldintzatuko du.
Ez dugu testu guztiak aipatzeko lerrorik, beraz, hiruzpalau aukeratu ditut mokadu eta aitzakia gisa. Liburuari izenburua ematen dion errelatuak irekitzen du bilduma: Puskak. Haur bat besoetatik erortzeak protagonistari sortzen dion beldurra baliatzen du hauskortasunaz eta zaurgarritasunaz hitz egiteko. Ez zen gertatu: bilduma bat errelatuak porrotera kondenatuta dauden eta, are gehiago, porrot gisa irakurtzen diren egoerak kontatzen dizkigu. Errelatua efikaza da: porrotaren ideia instalatzearekin batera arrakastaren ideologia bultzatu nahi duen jendartea salatzen duelakoan nago. Eta errepikapenaren estrategiak estutasuna areagotzen du. Galderen aroa heriotzari buruzko elkarrizketa bat da: haur batek inozentziaz egindako galderak eta heldu nekatu batek ematen dizkion erantzunek osatua. Heriotza gai errekurrentea da liburuan, nahiz eta leku eta ahots desberdinetatik egiten duen aldi bakoitzean.
Uxue Apaolazak gibelsolasean aipatzen du lehenengo irakurketa traketsak berrirakurketa dosifikatuagoa eskatu ziola, eta bigarren irakurraldia dibertigarriagoa izan zaiola idatzi du. Bat nator berarekin. Nire kasuan lehenengo irakurraldian liburua amaitzea ez da lan erraza izan. Ez interesik piztu ez didalako, errelatuek irakurraldi bat baino gehiago eskatzen zidatelako baizik. Eta arreta. Arretaz, belarriak zabalik eta begiak erne irakurtzeko liburua baita. Bigarren bueltan, aldiz, gozatua hartu diot.
Etxe bat Husaviken
Uxue Juarez
Irati Majuelo
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Paloma Rodriguez-Miñambres
Diesel
Bertol Arrieta
Joxe Aldasoro
Zer egin Miranderekin?
Askoren artean
Mikel Asurmendi
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Asier Urkiza
Ni, laiko
Markos Zapiain
Nagore Fernandez
Zorretan
Agurtzane Intxaurraga
Maialen Sobrino Lopez
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Jon Agirre
Emognosia
Mitxelko Uranga
Mikel Asurmendi
Silueta
Harkaitz Cano
Irati Majuelo
Koxka bat estuago
Henry James
Aritz Galarraga
Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide
Hasier Rekondo
Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez
Mikel Asurmendi