« Euskal literatura “bihurguneko nasan” trabatuta dago | Zatiak, atalak, puskak »
Mare: ilargiari poemak / Askoren artean / 1945 argitaletxea, 2022
Ilargiaren eraginpean Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2023-02-25
Gure planetari bira ematen dion sateliteak erakarpen handia piztu du gizakiongan antzinarotik. Adibidez, ilargia gurtu egin dute hainbat kulturatan eta obra asko sortu dira artean eta literaturan haren inguruan. 1545 argitaletxeak liburu txukuna, zinez, paratu du ilargiaz. Egia esan, ale hau irakurri arte ez dut jakin haien lanari buruz baina horrelako ekimenek ongi etorri beroa merezi dute euskalgintzan.
Alde batetik, hiru hitzaurre daude: zientifikoa, filosofikoa eta literarioa (“Ilargira, bidaia literario batzuk”), 29 poematan kokatzen laguntzeko. Beste aldetik, Udane Ansak prestatu ditu marrazki ederrak (akuarelak zuri-beltzean paperaren lodiera bereziaz) olerki bakoitzeko.
Horrez gain, bukaeran poeten biografia laburra eta euskal poesiaren ibilbide historiko bat (“Euskal poesiaren ilargialdiak”) azaltzen dira, baita Martin-Etxebestek ondu duen abestia ere. Edizio lan aparta horrek areagotzen du liburuaren kalitate-maila.
Abiapuntu originala otu zaie editoreei: historian zehar ilargian ur-masak zeudelakoan hango eremu zabalak horrelaxe izendatu zituzten: “Padurak”, “Badiak”, “Aintzirak”, “Itsasoak” eta “Ozeanoa”. Hortik 59 izen atera eta, liburuan parte hartu duten poetak 29 izan arren, aurkibidean mantendu egin dituzte gainontzeko izenak, poemarik gabekoak.
Egileen zerrendan aniztasuna da ezaugarririk nabarmenena. 1935-2002 aldian jaiotako idazleen poemak baitaude. Eta gauza bera egituraren gainean —bertso libreak, errimadunak, intertestualitatea han-hemen—. Alabaina, desoreka apur bat antzematen da, hau da, batzuetan gazteentzako sinpleagoak suerta daitezke; besteetan, metaforaz zamatuegiak, edo luzeegiak begitandu zaizkit.
Laburbilduz, mimoz egindako edizioa da, horregatik, adin guztietako irakurleengana, ez soilik gazteengana, helduko dela espero dut.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi