kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Ganorexia / Iñaki Segurola / Alberdania, 2022

Letren faraoia Jose Luis Padron / Bilbao, 2023-02

Iñaki Segurolaren liburua aurkeztu zuten Zarautzen, Garoa liburu dendan, Ganorexia (Alberdania, 2022), izenburua egileak berak jarria, hitzak asmatzeko zuen abilidate horrekin. Garbiñe Larrea Segurolaren alarguna, Jorge Gimenez Alberdaniako editorea eta Beñat Muguruza ikertzailea izan ziren aurkezpenean.

Seigarren liburua da, guztira, Segurolak idatzitakoen artean. Aurrekoak lau izan dira saiakerak, bat eleberria. Eta hauxe da, sorpresarik ez bada, Iñaki Segurolaren idazlanetara doan ibilbidea ixten duena.

Baina hau, alde askotatik begiratuta berezia da. Handiena, Segurola hilondoren ateratako liburu dela, berak argitaratzeko utzi zuen moduan. Beraz, egilerik ez bertan, baina hiru editore, bada beste berezitasun bat liburu honena. Horietan ezinbestekoena Garbiñe Larrea izan da, editore lana egiteaz gain, epilogogilea ere izan baita, liburua kokatzeko, eta guzti horiez gain, albazea, Segurola zenaren jarraibideak interpretatzea eta zaintzea egokitu zaiona. Emaitza ikusita, eta jende aurrean haren izenean hitz egiten sentitu ahal izatea, ausarkeria izango nik esatea, baina garbi geratzen da jakin bazekiela Segurolak eskurik onenetan uzten zuela kontua. Aritz Galarraga ere izan da Ganorexia liburuaren editorea. Eta Jorge Gimenez ere izan da editorea liburu honetan. Azala Iñaki Baztarrikaren akuarela da. Hori ere badu berezia.

Berezia da, eta gauza on asko ditu, horietako bat da gai ugariri buruz hausnartzen duela liburuak. Segurola behin eta berriz ari da herria eta hizkuntzari buruz, horren galerak sortzen dion minaz, hausnarketak egiten ditu idaztearen ofizioari buruz, giza harremanei buruz ere ari da, taldetasunaz ari da, adiskidetasunaz, bikoteaz ari da, bere beldurrak, ametsak, espiritualitatea ere bai, eta ari da sakon baina irakurlearekin kontaktu zuzenean, oso txukun, atzekoa ukatu gabe baina behar zuen estiloa edo idazmoldea aurkituta, oso bere lekuan, ari da barruko hutsuneak goxotasun berriekin betetzen, zorrotz, bizitza arimaren lur garratz guztia bezalaxe zabaltzen, letretan dardararik gabe. Ez zen poeta, eta liburua, horregatik, poesiaz beteta dago. Faraoia zen, eta horregatik, bakarrik zegoen basamortuan.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak