« Ez hiltzeko idazten da, maitasunaz | Norbanakoaren lotsa olgetan nola, jendartearen beldurra hala »
Petare / Leire Ibarguren / Txalaparta, 2022
Miren izeneko emakume bat Jose Luis Padron / Bilbao, 2023-01
Emagin elkartetik itzalean dauden askotariko emakumeen biografiak atera nahi dituzte argitara, horiek bildu, azaleratu eta egindako ekarpena bizirik dauden bitartean aitortzeko.
2016an kaleratu zuen Leire Ibargurenek Laura esaten zioten. Miren Odriozolaren borrokak (Txalaparta) liburua. 1980ko hamarkadan, hainbat euskal herritar, internazionalismoaren banderapean, Hego Amerikako hainbat herrialdera joan ziren bertako iraultzetan parte hartzera. Batzuk El Salvadorrera jo zuten eta FMLNk gidatzen zuen matxinadarekin bat egin zuten. Miren Odriozola horietariko bat izan zen.
Orain, beste Miren baten biografia idatzi du Leire Ibargurenek, Miren Egiguren bidaniarrarena hain zuzen. Emagin elkarte feministaren eta Txalaparta argitaletxearen arteko elkarlanari esker, Petare. Miren Egigurenen puskak argitaratu du idazle azpeitiarrak.
Egiguren misiolaria izan zen lehenik, kooperante gero, orotara, 46 urte egin zituen Venezuelan, gehienak hiriburuko auzorik pobreenetan, lehenengo Guajiro indigenekin, eta gero Caracaseko Petare auzoan. Duela bost urte itzuli zen Euskal Herrira.
Miren Egiguren hamaika lanetan aritu da, baina bereziki hunkitu gaitu Caracaseko auzorik pobreenean, Petaren, irakasle izandako urteetan aurrera emandako proiektuak, ikasleekin izandako tratuak, haiei irakasteko asmatutako metodoak, lau paretetatik kanpo ateratzeko egiten zituen ahaleginak, umeen etorkizunaz sentitzen zuen kezkak…
Petare auzoan zuzendu zuen Jon Garañok El metodo Julio labur dokumentala. Dokumental horretan agertzen da ikasteko arazoak zituen haur batentzat metodologia berezi bat asmatzea ere lortu zuela Miren Egigurenek. Irakurtzen eta idazten ikasteko zailtasunak dituzten bertako haur guztientzat balio duen metodologia.
Julio deitzen zen. Alfabetoa ikastea izugarrizko erronka zenez, letra bakoitzeko ipuin bat asmatu zuen. P letrarekin Pepe izeneko gizon baten istorioa kontatu zion, pixkanaka letra guztiak ikasten joan zen arte.
Zalantzarik gabe, Miren izeneko emakume kementsu batek eraikitako alfabetorik ederrena dakarkigu liburu honek.
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Zerua hemen
Oihana Arana
Maialen Sobrino Lopez
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Amaia Alvarez Uria
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Joxe Aldasoro
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres