« Bazen behin, ipuina | Her(r)i(h)otzaren mugetan »
Hamahiru ipuin / Luisa Carnes (Danele Sarriugarte) / Erein, 2022
Askotarikoak Ainhoa Aldazabal Gallastegui / Argia, 2022-11-13
Ereinek argitaratu berri duen Luisa Carnésen Hamahiru ipuin liburua irakurri dut egunotan. Carnés 1905ean jaio zen Madrilen. Historiako paradigma aldaketa handia bizi izan zuen autoreak bere bizitzak iraun zuen bitartean: abangoardiaren gorakada, bigarren errepublikaren lorpenak, gerra zibila eta gerraostea besteak beste.
Uxue Razquin Olazaran editoreak idatzitako sarreran lau atal aipatzen ditu. Ez dugu ipuin guztiak aipatzeko lerro nahikorik hemen, beraz, atal bakoitzetik bana aipatuko dugu eta horrela besteen gosez utziko zuek.
Liburua irekitzen duen ipuina Tranbian da. Ipuinik motzenak abangoardiako ezaugarrietako bat erakusten digu: garraio modernoa den tranbian kokatzen ditu pertsonaiak, hiriak eta azkartasunak bat egiten duten espazio horretan. Tradizioa eta modu zaharrak irudikatzen dituen moja eta modernotasuna, grina eta askatasuna irudikatzen duen bikote gaztea “bi Espainiak” irudikatzeko erabiltzen dira, gertatuko denaren esperoan irakurlea intrigaz mantentzea lortzen duena.
Errepublika garaiko ipuinen artean Emakume itsusia da aipatu nahiko nukeena. Maitasun erromantikoaren adibide bat da, desorekan dagoen bikote harreman baten kontakizuna. Beste bizi proiektu batzuen aurretik bikote eta familia proiektua lehenesten du Benitak —zeina itsusia den eta senarrik ere merezi ez duela sinetsi duen— eta horrek ematen dion botereaz baliatzen da Faustino, harekin erosotasunagatik ezkontzeko. Bikote eredu hegemonikoaren kontrako salaketa egiten du Carnések narrazioan, luma fina eta kontakizun deskribatzailea eginez.
Hurrengo atala gerra eta gerraoste garaian idatzitako testuek osatzen dute. Bereziena Salataria iruditu zait. “Nor zen?” galderarekin hasten du kontakizuna. Kartzelan dagoen pertsonaia salatariaren bila dabil eta intriga ondo maneiatzen du autoreak. Elkarrizketak eta barne bakarrizketek osatutako testu biribila da.
Familiako albuma Mexikoko garaikoa da, erbestekoa. Luistxori autobusean gustatu zaion emakumea bere etxera doala konturatzen denean abiatzen da kontakizuna. Behin etxean ama eta andrea familiako albuma ikusten ari dira; konplizitatez eta intimitatez betetako eszena ekartzen digu autoreak. Nerabeak lotsa eta deserosotasuna sentitzen ditu, tonua in crescendo doalarik.
Nazioarteko gaiak lantzen dituztenen artean, eta bukatzeko, Ama ereilearen unea azpimarratuko nuke. Oraindik gaurkotasun handiegia duen kontakizuna da. Ezohikoa den ahots narratiboa darabil, lehenengo pertsona plurala erabiltzen baitu. Ipuinak manifestu forma hartzen du, bakearen aldeko amen izenean idatzita baitago.
Sarriugarteren itzulpen bikaina da. Gustuz eta mimoz egina eta autorearekiko miresmenez josia. Ezagutu eta irakurtzekoa.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro