« Sekula amaitzen ez den jolasa | Teselatan bizitza »
Araka ditzagun gure bazterrak / Askoren artean / Susa, 2022
Kolonialismoaren usaina Jon Martin-Etxebeste / El Diario Vasco, 2022-09-10
Emakumeen zapalkuntzaren irakurketa europarzentrista eta zuria izan da historikoki Euskal Herrian, baina azken hamarkadan interpelatuak sentitu dira mugimendu feministako zenbait kide eta ikuspuntu dekoloniala haienganatzeko beharraz jabetu dira. Bide horretan egindako pausoak eta jarraibideak deskribatzen ditu liburuak. Prozesuaren kronika, aipu zientifikoak, hitzaldien kronikak, testu literarioak eta etorkizunean emango diren pausoak uztartzen ditu liburuak.
Azken urteetan are gehiago pribatizatu eta feminizatu da zaintza. Pandemiak eta sindemiak larritu egin dute hainbat migratzaileren egoera. Herritar asko migrazio politikekin ados egon ez arren, presio gutxi heltzen da botere-guneetan daudenengana, arazoa beren azalean sentitzen ez duten seinale… Gorputz ez arrazializatuetan bizitzeak hainbat pribilegio dakartza: bizilagunen, alokatzaileen eta polizien aurrean neutraltasuna: gure arrazarekin bat datozen erreferenteak nonahi… Lanketa dekolonialean euskaldunak zapaltzaile garela azaltzen du liburuak eta merezi gabeko abantaila horiek ikusezinak direla gehiengoarentzat. Zenbait alorretan, zapaldu ere bagara; eta emakume migratzaileekin eta arrazializatuekin aliantzak ezartzeko aukera puntu horietan dagoela seinalatzen du liburuak. Kolonizatutako herri guztietan bezala, euskal kultura ere gutxietsi egin da eta kasik desagertuta dauden zenbait ohitura eta sinesmenen balioa berreskuratu behar dela defendatzen du liburuak. Botere korporatiboen aurka antolatzeko, memoria historikoa eta iruditeria berrikusteko ariketa proposatzen dute eta gorputzen dekolonizazio prozesuari ekin beharraz ohartarazi. Euskarak prozesu honetan izan beharko lukeen lekuaz ere hausnarketa egiten da eta migratzaileen harrera-hizkuntza bihurtu beharko lukeela defendatzen da.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro