« Bestiario poetikoa | Kolonialismoaren usaina »
Kandelikara / Harkaitz Cano / Donostia Kultura / Euskadiko Filmategia, 2021
Sekula amaitzen ez den jolasa Peru Iparragirre / Argia, 2022-07-31
Nosferatu zinema programa 1988an hasi zen, Donostia Kulturaren ekimenez. Orotara 70 atzera begirako inguruko egin dituzte dagoeneko, leku eta garai ugaritako zinemagileak, zinematografiak, aldi historikoak eta askotariko gaiak ardatz izan dituzten zikloetan. 2008tik aurrera programa osatzeko liburuak argitaratzen hasi ziren, eta 2013tik hona euskarazko eta gaztelaniazko bana plazaratu dute. 2012tik programan parte hartzen du Euskadiko Filmategiak ere.
Luis Buñuel Aragoiko zinemagileari buruzkoa izan zen 2021eko Nosferatu programa. Urtarriletik abendura osorik eman zuten Buñuelek zuzendutako 32 filmek osatzen duten filmografia, eta zikloa osatzeko Kandelikara. Buñueli buruzko film baterako apunteak liburua idatzi zuen Harkaitz Canok. Canok berak esan zuenez, egin zioten enkargua, liburua idazteko aitzakia, hackeatzen saiatzea izan zen bere helburua. Saiakeraren eta fikzioaren arteko mugetan mugitzen den apunte bilduma bat da emaitza.
Buñuelen bizitzari eta unibertsoari buruzko eta zinemagintzari eta sortzeari buruzko gogoetek osatzen dute liburua. Baina hori guztia baino gehiago da, jolas bihurri bat ere bada. Aseguru-saltzaile armeniarra, filmetako eszenak, poemak, oroitzapenak, Agnès Vardaren oharrak Buñueli kontrapuntua eginez… Batzuetan irakurri ahala egiten goazen pelikulan ahazten dugu Buñueli buruzko film baterako apunteak irakurtzen ari garela, eta modurik surrealistenean gogorarazten digu testuaren izateko ustezko arrazoia Canok, aldi berean argi utziz apunte hauetatik ezingo litzatekeela, ziur aski, filmik atera.
Kandelikararen argitan goaz loturak egiten, kristal zatia, Lorca eta Dalí, kaligrafia —hunkitzen du azken orriko oharrak—, zineman funtzionatzen duten gauzak —proiektorean harrapatuta geratu den ilea—, film bat egiteko behar diren gauzak… Dibertigarria da jolasa, eta Buñuelen unibertsoan murgiltzeko pasabide posible bat ere. Iñaki Landaren ilustrazioek behar bezala janzten dute liburua, finean cadavre exquis handi bat dena, bizitza zatiak bata bestearen ondoan jarrita ere gauza interesgarriak ateratzen baitira.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi