« Argiaren ifrentzua | Sekula amaitzen ez den jolasa »
Zoonomia / Nerea Arrien / Pamiela, 2022
Bestiario poetikoa Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2022-07-30
Nerea Arrien ez da hasiberria literaturan; Lizardi Saria, Haur eta gazte literaturako obrak argitaratu ditu bai eta helduentzakoak: iaz “Jende likidoa”, errelatoen liburua, eta aurten poesia-liburua, “Zoonomia”, zeinarekin Xabier Lete VI. Poesia Saria eskuratu duen.
Berezko zoo bateko animaliak daude ikusgai poema-sorta honetan. Horietan guztietan emakumezko identitatea nabarmentzen da, gaur egun izaera horren konnotazio eta rol anitzei erreparaturik: lan merkatuko zein etxeko behargina, ama, maitalea, prekarietate ekonomikoa jasatea edo gizonen mende bizitzea, gizartearen indarreko balioak kritikatuz. Oso bestiario pertsonal baten aurkezpena, idazleak ongi seinalatzen duena hasieran: “Bestia guztiei ateak irekin nahi dizkiet, / espezie oso bat iraungitzear dagoelako nire baitan”. Baita azken poeman ere: “Entzun / astiro zahartu nahi ez duen aberea, / entzun / nire hezur arteko zootik ateratzen den emea”. Ezin zaie, beraz, ukatu batasuna poemei, haien gidalerroak ondo taxutu baititu autoreak.
Baliabide poetikoei dagokienez, errepikapenak, aliterazioak eta hitz-jokoak ongi zaindu ditu ironia eta dibertimenduzko efektuak lortuz. Horrekin batera, originaltasun handiko metaforak eta irudiak erabiltzen ditu Arrienek. Animalia desberdinen ezaugarriak abiapuntutzat harturik gizakion jokamoldeekin paralelismoa egiten du, adibidez, erlauntzaren irudia Covidaren itxialdia adierazteko edo hipopotamo eta hipotekaren arteko elkarketa: “hipotekamoa”. Geruza asko daude poemen esanguran eta batzuetan argi geratzen da animaliaren eta ezaugarriaren arteko uztardura (elefantea eta oroitzeko ahalmena; mikak eta objektu distiratsuekiko lilura); bestetan, aitzitik, ostendu egiten da eta kriptikotasunean erortzeko arriskua antzeman daiteke.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez