kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Urtu aurretik / Xabi Borda / Susa, 2022

Gure garaiaren adierazgarriak Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2022-05-14

Maiz entzuten dugu poesiak giza kontzientzia astintzeko aldarri gisa funtzionatu beharko lukeela eta poeta ezin dela egon, hortaz, bolizko dorre batean, munduari iskin eginez. Hortxe kokatu beharko genuke Xabi Bordaren poema-liburu berria. Izan ere, tituluan —izebergarren metafora— zein alearen lau ataletan (“Iglua tantaka”, “Hozkailu matxuratua”, “Hego haizea ipar poloan”, “Glaziar berrien erditzea”) islatzen da mezu argia.

Ezinegona eta jarrera kritikoa gauzatzen dira obra honetan suntsipen eta desagertzeko zorian dagoenaz. Editoreak azaldu duenez, klima aldaketaren aipamenak marko bat dira olerki hauetan, domestikotasun baten atze-oihala, alegia. Egunerokoaren berariazko behaketatik galeraren sentimendua eta hondamendiaren zantzuak kausitzen ditugu: “mundua joan zitzaigun amore ernan gabe/ mundua joan gure baitatik/ negu honen udaberri guztiak eramanez”. Ildo horretatik, gizarte garaikideak dituen gaitzak azaleratzen ditu Bordak, hala nola, suntsitzen ari garen planeta, baita ñabardura sozialak egoera ekonomiko eta krisialdiaz ere, edota bizimodu axolagabeaz hurkoarekiko, gu geu “automata matxuratu” bihurtu garelarik.

Poeta inguratzen duen ororen kontzientziak ahalbidetzen dio errealitatea konprenitu eta adieraztea metaforen orijinalen bidez, esaterako, matematika eta zientziaren lexikoa erabiltzean, edo transplante bat eta arrandegia elkartzean bertsoetan, irudi iradokitzaileak oso.

Egunerokoak sorrarazten duen deserosotasunaren aurrean jartzen gaitu Bordak, errealitate konplexua zenbait angelutatik erakutsiz. Ezegonkortasuna eta ziurgabetasuna dira gure munduaren adierazleak eta horren kontzientzia hartzera gonbidatzen gaitu, aldaketarako itxaropenari eutsi behar zaiolakoan, nonbait. Gizakiok desagertu baino lehen.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak