« Kixoteak azpeitiarrarekin topo egin zuenekoa | Erudizioaren mintzoa »
Gu gabe ere / Itziar Ugarte Irizar / Susa, 2021
Laztandu gabekoaz Jon Martin-Etxebeste / El Correo, 2021-12-11
Aurrekoek habitatutako eremuan beti geratzen dira arrastoak, bai etxeetan, bai harremanetan eta baita aberrietan ere. Bizi izan ez denaren nostalgia uki liteke Ugarteren poemetan eta ukitu denaren nostalgia bizi. Liburuak denboran atzera egiten du tarteka: Gerra Zibileko fusilaketetaraino edo ETAren amaierako adierazpenetaraino, hizki larrien garaietara; eta, gertakariek zuzenean zauritu ez duten arren, min hura heldu zaio zeharka. Aberriaren eraikuntzan beste batzuk bezain zaratatsua ez den belaunaldi baten parte den ahots bat da poeta oñatiarrarena. Xuxurlaka ere iraultza egin daitekeela aldarrikatzen du. Zapalduekiko elkartasunez mintzo da, eta bere kontraesanez. Etikaren eta estetikaren bilaketa txundigarria egiten du liburu honek.
Euskal Herritik kanpo egindako eskapadetan askatasuna eta gozamena nabarmentzen dira, gerruntze laxatuago bat. Giro epela eta argiztapen horia nagusitzen da bere poematan eta harreman intimoak modu distiratsuan deskribatzen ditu poetak. Egongelan konplizitatez betetako uneak deskribatzen ditu liburuak eta lortu egiten du, nolabait, irakurlea ere giro horren parte bilakatzea. Plazera partekatzeko unean sortutako beldurrak, gorputza eta pentsamenduaren arteko interferentziak inoizko zolien idatzita sumatu ditugu, adibidez, liburuari izena ematen dion poeman (“gorputz bakarrean sartzen ez eta/ partekatzean zertzen den libertatez”) edo “Zuloak” izenekoan: “nola liteke/ dena irabazteko izan/ eta dena galtzeko beldur hau”, galdetzen du Ugartek. Oraindik ere bere burua sorkuntzaren lehen lerroan kokatzeak dardara eragiten dion belaunaldi bat irudikatu dezake liburu honek, neurriz gaineko ardura bat bereganatzearen bertigoa; baina “Gu gabe ere” ezinbesteko liburua da euskal literaturaren etorkizuna iragartzeko.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui