« Arras Hasier | Laztandu gabekoaz »
Begiak zabalduko zaizkizue / Irati Jimenez / Elkar, 2021
Kixoteak azpeitiarrarekin topo egin zuenekoa Anjel Lertxundi / 2021-12-05
“Euskaldunak garela badakigu, bai, baina ba ote dakigu euskaldunok zer mailetaraino garen euskaldunak? Ze neurritaraino agertzen garen gure literaturan zurrun?”. Irati Jimenezek in Begiak zabalduko dizkizue.
Euskal literaturari buruzko saiakera ez arrunt, desberdin, fresko eta ugari bat da liburua. Guztiz pertsonala. Euskal literaturaz ari delarik, literaturaz ari da, Babelgo liburutegiaz, hizkuntza jakin batean eta hizkera berezi —artistiko— batekin antolatzen den munduaz. Eta mundua aipatu dudalarik, mundiala da —ez da hona ekar nezakeen adibide bakarra— Kixoteren eta Azpeitiarraren enkontruari ateratzen dion zukua. Irakurtzekoa.
Liburuko narradorea —Irati Jimenez— irakurlearekin ari da liburu osoan kalaka betean. Irakurlea interpelatuz; irakurlearen bidelagun bihurtuz eta ez gidari; irakurlearekin komentatuz dauzkan dudak, maniak eta fetitxeak. Gurekin konpartitzen ditu euskal literaturari ikusten dizkion hutsuneak eta arazoak; gure eskura jartzen ditu bere jokabideak eta estrategia komunikatzaileak, konplexurik gabe kontatzen dizkigu bere esperientziak. Beti trenpu on eta freskoz, irribarretik ironiara eta ironiatik konplizitatera bitarteko terrenotik interpelatzen gaitu, motibatzen gaitu.
Saiakera ausarta, ez dogmatikoa, iradokitzailea. Aproposa —arretarik jarriko balitzaio— hainbat hauts, naftalina, sits eta zolda astintzeko ez soilik aristokrazia akademikoan. Saiakerak sorkuntza literarioa du, bereziki, hausnarketarako gai, eta idatzi duen saiakeraren nolakoak erakusten du garbi zer pentsatzen duen saiakeraren generoari izaera artistikoa ukatzeaz, generoa inertzia gris handiuste batean hondoratuta ikusteaz.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi