kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Bihurguneko nasa / Uxue Apaolaza / Susa, 2021

Hurrengo bihurgunean zer topatuko Irati Majuelo / Berria, 2021-11-21

Bederatzi kontakizun, pertsonaia bera, Lur, espazio bera, Madril, eta marko tenporal antzekoa. Uxue Apaolazaren azken liburuak barnebiltzen duen egitura da, hondoko oinarririk sinpleena. Horren gainean eraikitzen dira, ordea, konplexutasun sendoz eta elkar gurutzatuz, bederatzi tramak. Izan ere, ipuin independienteak dira, gainerako narrazioekin funtsezko ezaugarriak partekatu arren, beren kabuz funtzionatzen dutenak. Alabaina, egia da bata bestearen segidan irakurtzeak beste puntu bat ematen diela, osotasuna irudikatzeko eta detaile txikiekin gozatzeko gakoak aurki baitaitezke batetik besterako saltoan.

Protagonista bera bezala. Izan ere, Lurrekin aldera liteke ipuinen izaera, protagonista bera autonomoa baita, ez bakartia, baina bai bere kasa ibiltzekoa, zenbaitetan soziopata joera izan nahiko lukeena edota lehor samarra, baina besteekiko eraikitzen dituen harreman hautatu eta hautatu gabekoetan harrapaturik aurkitzen duena bere burua. Hala, kontakizunotan ardatza da Lur, baina lagunekin, bikotearekin, lankideekin, kaleko ezezagunekin zein gurasoekin dituen harremanetan mugimendu oro neurtzen, epaitzen eta kuestionatzen hauteman daiteke, loturak ezartzen eta horiek galdekatzen.

Lurren pentsamenduan murgiltzen da irakurlea, narratzaileak lehen pertsonan adierazten baititu ipuinak. Protagonistaren kontzientzian sartuta, jolaserako erabiltzen du Apaolazak; ondorioz, egiaz istorioan gertatzen ari denaren, izan zitekeenaren eta Lurren buruan gorpuzten ari denaren arteko lausotasunak zipriztintzen ditu kontakizun guztiak. Anbiguitatean, errealitatearen eta pentsamenduaren mugetan tenkatzen du tentsioa, eta horrek irakurleari arretaz irakurtzea exijitzen dio. Horrela bada, Apaolazak sarri ipuinen forma baliatzen du eta talkak sortzen ditu pertsonaiak egin beharko lukeenaren eta egiten duenaren artean, irakurleak aurreikusten duenaren eta idazleak eginarazten dionaren artean. Norabide aldaketa horiek dira liburuan indarra; adi, bihurguneak baitatoz.

Horren erakusgarri da kontakizun ia guztien amaieran geratzen den hutsune edo arrarotasun sentsazioa, bidean zer gertatu den ez kontrolatzearen plazera: bai, berriz ere idazleak jolastu du nirekin. Hortaz, ezin esan daiteke lan arinak direnik, geruza ugariko errelatoak baizik. Badute gordintasun nabari bat ere, kolpeka irakurleari itaunka ari balira bezala: non kokatzen zara? Biktimaz mozorrotu al zara? Zein da zure klase sozial erreala? Zein dira zure kontraesanak, nola irensten dituzu? Idazlearen kezkak islatzen ditu, beraz, eta agerikoak dira bere baldintza materialekin bat egiten ez duen ustezko klase ertainaren miseriak, familiako kode zurrunak, amatasun eredu intentsiboa, kaleko jazarpenaren epaiketa edota gizartearen berekoikeria. Nabari da, halaber, sakonagoko beldur eta kezkak ere askatzeko bide eman diola idazketa prozesuak Apaolazari, horiek irakurlearentzako enkriptaturik gordetako ikaspenak badira ere. Liburu original eta interesgarria ekarri du argitara, indartsua eta behin baino gehiagotan irakurtzea merezi duena; hurrengo bihurgunean zer topatuko.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak