« Maisu baten lehen printzak | Kolpeak altzairu-kantoien aurka »
Empar Pineda Erdozia: gorputzak hala eskatua / Kattalin Miner / Hernaniko Udala, 2020
Biografia feminista bat Ainhoa Aldazabal Gallastegui / Argia, 2021-10-10
Gaurkoan aurkeztuko dizuedan liburua berezia da. Ez dut liburudenda askotan ikusi. Katakrakera egindako bisita batean aurkitu nuen, ez bainuen bere berririk. Akaso izango da Hernaniko Udala/ Berdintasun arloa delako argitaratzailea. Eta sarri, liburu hauek bide motzagoa izaten dute. Pena da, niretzat ezezaguna bazen ere interesgarria baita kontakizuna.
Hernaniko emakume talde batek egindako ekimen batean du hasiera liburuak, herriko emakumeek egin dituzten ekarpenak eta borrokak omendu eta balioan jartzeko asmoarekin antolatua. Ekimen horretan, liburuko protagonista den Empar Pineda Erdoziaren bizitza azaltzeko proposamena jasoa eta onartua izan zen.
Liburua Kattalin Minerrek Pinedari egindako elkarrizketaren ondorio da. Empar Pineda Erdoziaren biografia bat, azken finean. Baina biografia soil izatetik urruti, dimentsio kolektiboa ematen diote bien artean. Izan ere, Miner eta Pineda, biak ala biak dira militante feminista hernaniarrak.
Elkarrizketa batean oinarritua egonagatik ez ditugu galdera-erantzunak irakurriko. Minerrek lehenengo pertsonan kontatuko dizkigu elkarrizketaren nondik norakoak. Pinedaren erantzunak batzuetan lehenengo pertsonan egongo dira kakotx artean. Bestetan, zeharka kontatuko dizkigu autoreak. Honek tonu gertukoagoa ematen dio testuari, Minerrek bere bizipen eta oroitzapenekin lotutako hausnarketak tartekatzen dituelako. Erantzunek sortzen dioten emozio eta miresmena agerian uzten ditu. Parez pare hitz egin dutela nabari da.
Niretzat ezezaguna zen protagonista. Emakume aktiboa, segurua eta ausarta. Garaiko lesbiana ezaguna eta abortu eskubidearen defentsan aritua. Hainbat antolakunde, mugimendu eta elkarretaratze ditu hizpide. Bere historia da, baina historia orokorragotik ere badago zerbait liburuan.
Ariketa bereziki interesgarria iruditzen zait gaur egungo Euskal Herrian gure emakumeen genealogia propioa egitea. Genealogia politikoa egiten tematu gara, eta emakumeak oro har baina feministak bereziki, albo batera uzten dira liburu gehienetan. Horretarako liburu sakon eta zehatza da Gure genealogia feministak liburua, mugimendu feministaren kronika jasotzen duena.
Minerrek idatzitako liburua argazki eta ilustrazio gutxi batzuekin dago osatuta. Baina bakarra motza dela da. Gustura jarraituko nuke emakume honen inguruan irakurtzen.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez