kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Zeruko belardiak / John Steinbeck (Asun Garikano) / Elkar, 2021

Maisu baten lehen printzak Hasier Rekondo / Deia, 2021-10-09

The Pastures of Heaven (1932) John Steinbeck-en (Salinas, California, AEB, 1906- New York (AEB), 1968) Nobel eta Pritzer Sarien irabazlearen bigarren liburua izan zen, eta haren aurreneko hirurek bezala ez zuen inongo arrakastarik izan. Hartara, bizimodua aurrera ateratzeko ogibide oso bitxi eta amerikarretan murgildu behar izan zuen, Depresio Handiaren ingurumarietan.

Zenbait idazle berriri ohikoak zaizkion arrazoiez gain, topiko bihurtu baita honezkero Becketten “fail better / hobeto huts egin” hura, harritzekoa da inongo oihartzunik jaso ez izana Zeruko belardiak honekin. Tortilla Flat (Koro Navarrok euskarara ekarria) laugarren liburuak arrakasta lortu ondoren, John Ford-ek 1940an zinemara eramango zuena, gerora jarraitzaile ugari izango zituen berezko estilo landu baten jabe baitzen jada Steinbeck hirugarrenean. Munduaren gaineko ikuspegi “sozialaz” eta nolabaiteko errealismo magiko baten lehen ukituez harago, esan liteke haren literatura handi egiten dituen zantzuak bete-betean agertzen direla hemen.

Asun Garikanok ederki euskaratu du Steinbecken estilo zizelkatu eta irudiz betea. Gorazarre egiteko modukoak, esaterako, Californiako Salinas-eko bailararen lur oparoetan kokatu daitezkeen arren, lurralde erreal eta irudimenezko baten mugetan idatziak, Steinbeckek berezko zituen naturaren gaineko deskribapenen itzulpenak.

John Ford eta zinema aipatzea ez da apaingarri hutsal bat izan. Izan ere, Steinbecken estiloari dagokion maisutasunaren erakusle nagusietako bat narrazioaren eszena agertzeko erakutsi trebezia baita. Egileak ez du nahi irakurleak eszena ulertu dezan soilik, eszena horretan bizi eta protagonistak sentitzen duena sentitu dezan du xede. Irakurleak eraikiko du, egilearen narrazio teknika ezberdinei jarraiki, eszena erabat bisuala. Esan beharrik ez dago horretan oinarritzen dela gerora zineman izango zuen oihartzuna: The East of Eden gogoangarria lekuko. “Nago idatzi dudan oro honetarako praktika izan zela”, adierazi zuen.

Steinbeckek oso gutxitan ekingo dio narrazioari deskribapen zehatzekin, eszena garatzeko orokortasunera joko du, fokua handituz, Salinas-eko bailara hori guztiok bizi izan ditugun bailarak bailiren, egilearena propio izanagatik. Hortaz, Steinbeck-en kontakizunak unibertsalak dira eta aldi berean bere-bereak, etxeko markak ditu aipatu teknika narratiboak zein emozio eta sentimenduak adierazten dituzten hitzen erabilera anitzak.

Egileak ahotsa eman zien munduko baztertuei, aurreneko liburuetan batez ere, gizarte elkartasunaren adierazle baitira zenbait pertsonaia, baina hori baino zerbait gehiago ere badira. Lurraldeak eta bertako zenbait biztanle-pertsonaien agerpen etengabeak harilkatutako nobela koralaren zenbait zantzu dituen arren, ipuin autonomoen liburu gisa egitaratu narrazioetan pertsonaia “ibiltariak” paradisutik jaurtiak izango dira. Ustezko maldizioak, patuak, gizarteak, existentziak, denborak, anbizioak edo erokeriak zapuztu Edenetik kanpo amaituko dute beti: Marrazo Wicks harroputz beldurtia, Mary Morgan maistra umezurtza, Tularecito ume-gnomo beldurgarria, edota Raymond Barns diletante eta alperra, besteak beste, gizarte idealean egokitu nahi eta ezinean gabiltzanon isla magikoak eta errealak baitira.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak