kritiken hemeroteka

8.791 kritika

« | »

Katearen begiak / Iñaki Petxarroman / Txalaparta, 2003

Historiaren ildotik A. de Amezaga / Bilbao, 2003-07

Ez da literatura eta historia nahasten diren lehen aldia. Jakina denez, nobela historikoa genero ezaguna da, eta arrakastatsua gainera, batez ere bizi dugun sasoian. Hor dugu, besteak beste, Toti Martínez de Lezea arabarra eta bere best-seller-ak. Zer eskaintzen digu, ba, genero honek hain arrakastatsua izateko? Eleberri formadun lan bat irakurtzen gauden aldi berean historia errepasatzeko eskaintza. Bi aukera, beraz: entretenimendua, sentsazioak, alde batetik, eta kultura, bestetik. Iñaki Petxarroman (Lasarte, 1973) kazetariaren liburu honek Nafarroari ematen dio protagonismo osoa. Katearen begiak narrazio luze bat da, non zazpi pertsonaien berri izango baitugu. Hauen artean Antso Azkarra erregea, Marokora bidaiatu zuena, hango erregearen laguntzaren bila; Agosti Xaho zuberotarra eta Santa Kruz apaiza ezaguna. Bi emakume ere ageri dira, Rose Iturbide eta Gloria Rekarte, ezezagunak biak irakurle gehienontzat. Aukeraketa, autoreak adierazi duenez, subjetiboa izan da, azpimarratuz garrantzitsuena ez direla pertsonaiak, baizik eta bizitzea egokitu zitzaien garai historikoak. Estiloari dagokionez, “modu irakurterrazean egiten saiatu naiz liburua, hain justu horretarako, askotan hain korapilotsua egiten zaigun historia modu arinagoan eskaintzeko. Horregatik, historiaz beteriko istoriak kontatzen ditu liburuak”. Ezbairik gabe, Petxarromanek historia gerturatu nahi izan du berriro ere bere bigarren lan honetan. Gogoratu orain hiru urte, argitaletxe berean, Nafarroa: iragana eta geroa argitaratu zuela.

Azken kritikak

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak