« Kanpoko eta barruko gerrak | Kandela bi muturretatik piztua »
…eta infernuko demonioa adiskide / Iñaki Irisarri / Elkar, 2021
Abenturazko bat Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2021-04-24
Iñaki Irisarriren lehen eleberriari abentura klasikoen usaina dario. Eszenatokia Napoleonek Espainia inbaditu zuenean kokatuta dago; zehazkiago, Nafarroan, 1811n. Hortxe ezagutzen dugu Babil, 16 urteko mutil mutua, frantsesek aita hil dutelakoan, mendeku gisa, gerrillariekin joaten dena. Txarro eta Laurel kideekin elkartzen da bidelapur baten bila. Zeregin horretan traizioak, misterioak… azaltzen dira, osagai horiek jakin-mina piztu eta aurrera eramaten dutelarik kontakizuna.
Idazleak gogoko gaia aukeratu duela antzematen da eta entretenigarria suertatzen da kontatzeko era. Istorioaren gorabeherak ondo jarraitzen ditu irakurleak; batetik, zortzi kapituluko egitura argia duelako liburuak eta, bestetik, pertsonaiek pentsatzen eta sentitzen dutenaren berri narratzaile orojakileak ematen duelako.
Abenturazko literatur generoan ohikoa den moduan, pertsonaien garapen psikologikoa ezaugarri argiekin deskribatzen du autoreak; Babil mutikoaren inguruan kontrajartzen dira beste bi protagonisten izaerak: Laurel, kultura gehiago duena, ilustratua eta behatzen duen errealitate gordinaren gainean hausnarketa egiten duena. Txarro, letragabea, fededuna, oldarkorra eta indarkeria erabiltzeko beti prest agertzen dena. Biek funtzionatzen dute maisu gisa Babelentzat, bizitzaren argi-ilunak konprenitzen eta heldu bilakatzen laguntzen diotenak. Pertsonaiek bizi dituzten pasadizoetan gai unibertsalak islatzen dira; gerraren bidegabekeria, erlijioaren boterea, diru-gosea, zitalkeria, gerratik urrun dagoen bizimodu lasai baten ametsa, emakumeen kontrako bortizkeria, besteak beste. Hori guztia adierazteko hizkera zaindua darabil idazleak.
Oraindik gure artean dugun pandemia garaian eskertzekoa izan daiteke nahiko irakurlerentzat iraganera bidaia egitea eta Iñaki Irisarrik kontatzen duen istorioaren konplize bihurtzea.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi