kritiken hemeroteka

8.783 kritika

« | »

Zartatua / 4.48 Psikosia / Sarah Kane (Arantzazu Fernandez) / Susa / EHAZE, 2020

Kanpoko eta barruko gerrak Amaia Alvarez Uria / Argia, 2021-04-18

Ganbila bildumako 8. zenbakiak itzulpena dakar lehen aldiz, antzerki garaikide ingelesaren XX. mende amaierako ikur nagusietako baten lehen eta azken antzezlanena: Sarah Kaneren Zartatua (Blasted) eta 4.48 Psikosia (4.48 psychosis), bere idazkeraren bilakaera erakusten dutenak.

Arantzazu Fernandezek itzuli ditu teatro postdramatikoaren eta “In yerface” mugimenduaren lan erreferentzialak direnak. Egileak antzerkiaren arauak urratu zituen; krudeltasuna azalera ekarri zuen publikoa astintzeko asmoz eta kotarik gabe idatzi zuen, besteak beste. Antzerki esperimentala, apurtzailea, asaldagarria sortu eta taularatu zuen.

Arteak oro har eta antzerkiak zehazki ikus-entzuleak —edo irakurleak— “mugiaraztea” dute helburu. Hori lortzearen ondorioz kritikak eskandalutzat jo zituen bere lan batzuk, ia haien zentsura eskatzeraino. Urteekin ordea, talentu handiko sortzailea izan zela idatzi zuten.

Goragalea sentitu dut lehen antzezlanarekin. Hotel bateko gela batean ditugu pertsonaiak, bata bestea zapalduz eta bizirik jarraitzeko borrokan. Bihotza estutu zait bigarren antzezlanarekin. Buruko gaitza duen protagonistak bere gainbehera kontatzen digu, bakarrik zein terapeutarekin. 4:48ak dira egilearen arabera, suizidio gehien dagoen eguneko unea, orduan amaitzen baita depresioaren kontrako botikaren eragina eta gaixoa esnatu egiten da.

Bi lanetan agertzen dira leherketa eta haustura. Bietan daude oso presente sexua, boterea, beldurra, bakardadea, zapalketa, maitasuna, mina, haserrea, zoramena, tristura, heriotza. Basakeria eta poesia elkarrekin gurutzatzen dira. 24 urte zituenean idatzi eta taularatu zen lehena 1995ean, 28 urterekin idatzi eta hurrengo urtean, bere buruaz beste egin ostean, taularatu zen bigarrena 2000. urtean.

Gerra eta biziraupena dira ardatz nagusiak eta hori irudikatzeko biolentzia mota ugari agertzen zaizkigu begien parean. Lehen lanean mundu postapokaliptiko bat dugu; kanpoan gertatzen ari den gerra hoteleko gelaraino sartzen da. Bigarrenean protagonistak bere baitan bizi duen gatazka lazgarriaren txatalak jasotzen ditugu nahasian, zorrotz. Distopia eta testigantza. Leher egin eta lurra jo. Gordin eta garratz. Gu anestesiatik esnatu nahian.

Azken kritikak

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Garondoan
Gorka Bereziartua

Mikel Asurmendi

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak