kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Itzultzeko etorri naiz / Felipe Juaristi / Balea Zuria, 2021

Gogoeta bilduma Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2021-04-10

Felipe Juaristik ibilbide oparoa eta luzea du euskal literaturan, poesian egina, gehien bat. Argitaratu duen azken liburuan horren oihartzunak erraz aurkituko ditu irakurleak. Saiakera honetan beste poeta, pentsalari eta pertsonaien gaineko iruzkinak, aforismoak edota pentsakizunak bilbatzen ditu mendebaldeko eta ekialdeko emari kulturala uztartuz. Izan ere, zer den poesia idaztea, literatura eta bizitza, ezin ditu bereizita irudikatu autoreak, bidezidor metaliterario pertsonaletatik gidatzen gaituelarik klasikoekiko grina antzematen uzten duten orrialdeetan zehar. Alfabetoaren letren ordenari jarraiki, ohiko gaiez edo leitmotiv zenbaitez jabetuko da Juaristiren produkzioa ezagutzen duena; batetik, gogoko dituen filosofoak agertzen dira: Montaigne, Pascal, Spinoza, esaterako. Bestetik, munduaren adieran ardatz zaizkigun kontzeptuak: maitasuna, heriotza, denbora, mina, desira, identitatea, besteak beste. Letraz letra, badoa interpretazio aberatsa eskaintzen existentzia eta literaturaren harreman estuaz, bere irudiko, biek duten elkarren beharraz eta presentziaz sormenean. Edozein orrialdetatik irekita, liburua plazerez irakur daiteke egileak erakusten duen jakintzari esker. Dena den, Juaristiren hitzak ez dira adituentzat bereziki, irakurle ororengana irismena baitute. Proposatzen duen bidaian kontzeptu batzuk berragertzen dira tarteka: poesia, egia, hitza, batik bat. Liburuaren luzerari begira, denetarik azaleratzen da: 2-3 orrialdeko gogoetak edo lerro bakarrekoak: “Iragana da munduko tokirik arrotzena”. Obra honetara hurbiltzen denak gizakiok erakartzen gaituzten betiko galderen erantzun modukoak aurkitu ditzake. Idazleak literaturaz —poesiaz areago— eta bizitzaz konpartitzen dituen gogamenak interesgarri begitanduko zaizkio, zer pentsatu ematen baitu behin baino gehiagotan itzuli daitekeen liburu honek.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak