kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Minotauro / Txomin Peillen / Alberdania, 2020

Minotauro Arrate Beristain Uriarte / Aizu!, 2021-03

Txomin Peillen euskaltzain oso eta idazleak intzestua eta pedofilia izan ditu ardatz eleberri honetan. Euskal Herrian XVI. mendean egiazki gertatutako istorio bat du oinarri; halere, orainaldian eta Hego Amerikan kokatu du, halako gertaerak nonahi eta noiznahi gerta baitaitezke. Literaturan, lehendik ere jorratu izan dira gai horiek, Jon Miranderen Haur besoetakoa eta Vladimir Nabokoven Lolita lanetan, esate baterako. Bietarako, baina gehienbat lehenengorako, erantzuna ere bada Peillenen liburua. Aurrekoetan, gizonezkoen ikuspuntutik kontatu izan dira istorioak, eta umeen ahotsa isilduta mantendu da; hots, “A, zer atsegina den pedofiloa izatea!” mezua zabaldu dute. Eta txikiak zer dio? Horrenbestez, haurraren bizipenari behar besteko pisua eman nahi izan dio egileak. Adin txikikoaren soan bortxatzailea munstro bihurtu da, eta Minotaurok higuina, beldurra, mina, amorrua… sentiarazten dio hurbiltzen zaion guztietan. Hala eta guztiz ere, nebek basapiztia hil ondoren, bizitza berria hasiko da, nahiz eta horrek ez duen esan nahi zoriontsua izango denik. Horixe da, hain zuzen ere, nobelaren beste indargunea: “Bortxak bukatuta, orain zer?”. Bide luzea dago egiteko, zalantzarik gabe.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak