« Galderen bila | Amodio komunisten lanak »
Urrats urratuak / Askoren artean / Balea Zuria, 2020
Omenaldia Leteri Javier Rojo / El Diario Vasco, 2021-01-16
2020. urtea euskal literaturarako Xabier Leteren urtea izan da. Poetaren heriotzatik hamar urte pasatu direlarik, hainbat ekintza antolatu dira haren figura gogoratzeko, eta besteak beste, liburu batzuk ere argitaratu dira horren inguruan. Horietako bat da “Urrats urratuak. Xabier Lete gogoan” izenburuko hau. Hainbat idazle eta ikertzaileren testuak elkartzen dira lan honetan eta asmoari begira ezinbestez omenaldi kutsukoak dira gehienak. Batzuek saiakera itxura petoa dute; beste batzuek, ordea, formatu akademikoaren aztarnak erakusten dituzte, idazlanaren egilea nondik datorren. Lehenengo testuek hasiera indartsua erakusten dute liburuan: Anjel Lertxundik Leteren bilakaera eta erlijioa lotuz burutzen duen saiakera laburra edota Juan Kruz Igerabideren kronika sentimental pertsonala perfekzioaren mugan daudela esan daiteke. Hauen ostean, ikerketak eta inpresioak, poeta eta kantariak utzitako marka edota Leteren hitzetan gai desberdinen gainean aurkitzen diren iradokizunak topatuko ditu irakurleak.
Leteren kezken artean gai batzuk errepikatzen direla ematen du. Euskal Herriarekin zuen harreman gatazkatsua zen gai horietako bat. Izan ere, Euskal Herria zentzu politikoan ulertu beharrean, esanahi kultural afektiboz horniturik agertzen zen berarentzat, eta politikaren esparru instituzionalean agerraldiren bat egin bazuen ere, politikaren ondoriozko alderdikeria beti mesfidantzaz begiratzen zuen. Beste gai errepikakorra etikarena zen. Etikoki jokatu beharra zegoela adierazten zuen behin eta berriro eta horrek inplikatzen zuen oraingo eta hemengo gizakiekiko harremanetan jarri behar zela arreta. Edota gaixotasunaren eta heriotzaren gaiak… Edonola ere, edozein pertsonaren bizitzan bezala, alde ilunagoak egon dira poetarengan, baina hauek ia aipatu barik geratzen dira hemen. Omenaldi batean, beste alde horiek soberan daude.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez