« Airearen isla | Eguneroko mikroerasoak »
Aireportuko musika / Luis Garde / Pamiela, 2020
Kontaera eraikitzea Javier Rojo / El Diario Vasco, 2020-12-19
“Aireportuko musika”k, Luis Garderen eskutik datorren azken nobelak, etorkizun hurbil batean kokatzen du argumentua. Izan ere, nobelaren abiapuntua etorkizun horretan gertatutako bahiketa bat da: 2027. urtean, Leyre Olcoz, Nafarroako politikari erregionalista, bahitu du EHAS izeneko taldeak. Bahiketa gertatu eta bi urtera, Koldo Lakar idazleari enkargua egiten diote gertakari horien gaineko kontaera egin dezan. Neurri batean politika fikziozko istorio bat da. Eta alde horretatik begiratuta, esan daiteke bertan kontatzen dena Euskal Herriaren historian gertatutakoari zeharka begira dagoela, argumentua etorkizuneko metafora horretan balizko aukeren inguruan arituko balitz bezala. Baina gertakariek beren kontaera behar dute, eta Koldo Lakarren bidez horixe da nobelaren bigarren argumentu lerroan eskaintzen dena, kontaera bera, “errelatoa”, nola moldatzen eta atontzen den helburu politiko zehatzen interesei egokitzeko.
Aitortu behar dut bahiketaren kontua azaltzen denean horren inguruko bidezidor politikoak nahasi xamarrak iruditu zaizkidala, ulergaitzak askotan, eta, batzuetan, gertakari tragikoak direla aintzat hartu ezean, ia parodia baten aurrean nengoela ematen zuela. Bigarren arloa, ordea, askoz interesgarriagoa iruditu zait, kontaera bera nola eraikitzen den azaltzean, idazlea gertakari zehatzek planteatzen dituzten mugetatik nolabait askatuta, kontakizunak sakontasunean irabazten baitu. Eta bitartean, argumentu nagusiarekin zeharka baizik erlazionatuta ez dauden beste istorio batzuk ere azaltzen dira, ia interpolatutako narrazioak diruditenak: hauetan (narratzaileak Teruelera egiten duen bidaia, adibidez) atal bikainak aurkezten dizkigu idazleak. Horren ondorioz, nobelak harribitxiak eta laharrak tartekatzen dituen idazlan irregularraren inpresioa utzi dit. Harribitxiak agertzen direnean, orduan gorengo maila lortzen du.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro