kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Poesia kaiera / May Ayim (Garazi Ugalde Pikabea) / Susa, 2020

Orbainak Javier Rojo / El Diario Vasco, 2020-12-05

May Ayim-en poesia inguruarekiko desegokitasunetik sortua dela ematen du. Izan ere, emakume honen historiari erreparatzen badiogu, konturatuko gara bizitzea tokatu zitzaion munduaren eta beraren artean lubakitzat hartzen zuen arrakala agertzen zitzaiola, eta honek bere identitateaz behin eta berriro galdetzera eraman zuen poeta. Alemanian jaio zen 1960. urtean, ama alemaniarra eta aita ghanatarra zituelarik, “xarnegua” beraz, mestizoa alegia. Jatorri honi gaineratu behar zaio familia alemaniar batek (zuria) adoptatu zuela. Jaiotiko marka ahaztu ezina izango balitz bezala, azalaren kolorea oinarrizko osagaia bihurturik agertzen da bere literaturan, horrek determinatzen baitu bai berak besteekin bai besteek berarekin erlazionatzeko modua. Jatorri alemaniar zuriko pertsonek emakume afrikarra ikusten zuten berarengan, beltzaranegia benetako alemaniarra izateko. Baina afrikarra izateko ere arazoak zituen, bere kultura azken finean alemaniarra baitzen. Besteak beste, arrazismo eta xenofobiak sortutako baztertzea ezagutu zuen, eta horren berri eman zuen bere poesian. May Ayim (1960-1996) antologian ikus daitekeen bezala, haren poemak zuzenak dira, politikoak eta militanteak askotan, errealitate erasokorretik etorritako esperientzien ondorioak. Baina haren poesian agertzen den jarrera honek beste gai batzuk azaltzeko ere balio izan zion. Berak Berlineko harresia nola erortzen zen ezagutu zuen eta mendebalde osoan gertakari hori laudatzen zen bitartean, harresia desagertzearen bestelako ondorioak jakin zituen. Haren poesian agertzen zaiguna sendatu gabeko zauriak baitira, denbora pasatu arren inoiz osorik desagertzen ez diren orbain mingarriak uzten dituztenak. Eta min hori baztertuen aldeko jarreran islatu zuen poemetan. Zauriak, baina, ez ziren inoiz osorik jabaldu, eta oso gazte (36 urte besterik ez) hil zen modu tragikoan.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak