kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Poesia kaiera / Raymond Carver (Harkaitz Cano) / Susa, 2020

Errealitatea transzendituz Javier Rojo / El Diario Vasco, 2020-11-21

Badakit dagoeneko ezinezkoa dela Raymond Carver bezalako idazle bati buruz ezer berri edo orijinala esatea. Berak sortutako literaturak gurean utzi duen marka begi-bistakoa da. Beti pozgarria da haren idazlanen bat irakurtzeko parada izatea, eta poz hau handiagotu egiten da itzultzailea gure artean dagoen idazlerik interesgarrienetako bat denean. Izan ere, “Raymond Carver (1938-1988)” poesia antologia Harkaitz Canoren itzulpen lanaren ondorioz heldu zaigu, honek inplikatzen duen bermearekin.

Carver gehienbat narrazioaren alorrean egindako lanagatik izan zen ezaguna, narrazio laburretan apaindurarik gabeko errealismoa gorengo mailara eraman baitzuen. Poemetan ere antzeko bideetatik abiarazi zuen bere langintza. Baina errealismo hura ez zen, besterik gabe, ispilu bat. J.M. Lasagabasterrek Ignacio Aldecoaren nobelagintzari buruz idatzitako liburuan agertzen zen azpitituluak azal dezake oso ondo Carverren literaturaren magiaren funtsa: mimesitik sinbolora. Hitz hauekin azaltzen zituen Lagabasterrek Aldecoaren nobelagintza eta nago Carverrengan antzeko zerbait topatu dezakegula. Erreferentzia errealista izanik, errealitatearen isla gainditzen da idazle amerikarraren literaturan, agertzen diren osagaiak sinbologiaren mailara jasota. Eta orduan, erreferentzia zehatza unibertsalizatu egiten da. Carver-en poesian hainbatetan agertzen dira ibaiak eta errekak, eta bertan arrantza egiten duten pertsonaiak.

Hori guztia anekdota xume bat baino gehiago da, bizitza bera. Berdintsu gertatzen da bidaian aritzen diren pertsonaiekin. Bidaiak agian ez du osagai heroikorik izango, baina irakurleak jakin badaki transzendentziaren ertzean dagoela. Eta horrexegatik da hain zaila Carver imitatzea: itxura xinplearen atzean bizitzari buruzko hausnarketa dago, mundu ikuskera osoa. Eta hori idazle onek bakarrik lortzen dute.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak