« Liberoamerika | Erauzi mundu baten nostalgia »
Kafe tristearen balada / Carson McCullers (Asun Garikano) / Pasazaite, 2020
Blues baten konpasean Aiora Sampedro / Berria, 2020-11-15
Ameriketako Estatu Batuetako Hego-estatuak Txihuahuako desertuak zeharkatzen ditu alderik alde. Pentsa litekeenaren kontra, eta kide duen Mexiko iparraldeko Sonora desertuarekin konparazioan, prezipitazioak ugariagoak dira urte osoan zehar, eta horrek, begetazio ugariago ahalbidetzen omen du: Sonorako basamortua ez bezala, non kaktus handiak eta zuhaitz txikiak ugari diren, Chihuahuako basamortua, nagusiki, sasi eta larreez osatutako basamortu bat da. Horrela, montzoi denboraldian, uda amaieran, erortzen da euri gehien. Hartara, egon zaitezke desertuan harmonika zahar baten doinua besterik ez entzuten, eta gerta daiteke une batetik bestera ur-erauntsi batek inguruko fauna guztia zalapartaka jartzea. Antzeko esperientzia izan daiteke Carson McCullersen ipuinak irakurtzea; zeintzuetan bai baitirudi ez dela ezer gertatuko eta bat-batean norbaitek baretasun hori kraskatuko baitu espero gabeko ekintzaren edo iruzkinen batekin.
Izan ere, hegoaldeko idazle deitu izan denaren literatura ekarri berri digu Pasazaitek, Asun Garikanoren itzulpenaren bitartez, euskarara. Bilduma honetan, bere jaioterriaren bizimoduan oinarritutako narrazioa egin zuen idazle estatubatuarrak: Herrialdeko Hegoalde sakonean gertatzen diren istorioak ditugu bilduma hau osatzen duten zazpi kontakizunak. Kafe tristearen balada (The Ballad of Sad Cafe, 1951) bere horretan argitaratu zen ingelesez; liburuari izenburua ematen dion eleberri labur batek eta aldizkarietan argitaratuak zeuden sei ipuinek osatzen dute. Eleberria Harper’s Bazaar-en agertu zen lehen aldiz 1944an, eta, urte horretan bertan, Best American Short Stories antologian sartu zen.
Narrazio guztiek dituzte hainbat ezaugarri komun: marjinalaren errepresentazioa gailentzen da haren literaturan (homosexual erreprimituak, alkoholismoa, desgaituak); moteltasun, ezerez, aura batek inguratzen ditu halaber istorio hauek, zeintzuk ezer (ona) gertatzen ez den leku bateko pertsona arrunten eguneroko gisa uler daitezkeen, eta zeintzuek Hegoalde sakoneko ingurua atsekabegarri aurkezten duten. Are, ipuinetako batzuek joera autofikzional zehatzagoa ere badute; haur musikari bati eskainitako piezan, McCullersen bizitzan gatazkatsua izan zen gaitasuna fikzionatzen da; idazleak, bere ama anbiziotsuaren insistentzia lagun, New Yorkeko kontserbatoriorainoko bidea egin zuen piano-piezak interpretatuz, horrek artegatzen zuen arren. Ezkon-harreman gatazkatsu baten kronika ere badago, bere bizitzako hainbat pasadizorekin alderagarria dena. Kontakizun hauek gehiago balio dute esaten ez denagatik, esaten dutenagatik baino. Uler bedi, Carson McCullersen literaturak, pertsonaiak begien aurrean jartzen dizkigu, baina haien gainean idatzi gabe, haiei uzten dielako hitz egiten.
Amerika sakoneko giroa gustuko duen irakurleak gogoz irentsiko ditu testuok. Carson McCullersen hauek irakurtzean bai baitirudi era berean leitzen dituzula William Faulkner edo Flannery O’Connor hegoaldetarrak.
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Zerua hemen
Oihana Arana
Maialen Sobrino Lopez
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Amaia Alvarez Uria
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Joxe Aldasoro
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola
Mikel Asurmendi