« Zoriona, kaka zaharra | Atzo »
Itoko dira berriak / Karlos Linazasoro / Alberdania, 2003
Kritika eta barrea A. de Amezaga / Bilbao, 2003-06
Posible al da gizakion miseriak kaleratzea algararen bidez? Noski, galdetu Karlos Linazasorori (1962). Tolosarrak, umore fina lagun, hauxe lortzen baitu bere azken liburuan, Itoko dira berriak-en. Ipuinaren egitura duen nobela hau (ipuin luzea edo nobela laburra? galdera buruan izango dugu) algararen bidetik doa, nahiz eta gizarteari kritika egin, burokraziari… eta, noski, gizakiari. Agian Rousseaurekin bat etorriko da autorea: “gizakia ez da txarra, izatez, gizartea da gaiztotzen duena” esaldi famatuarekin. Liburu erraza irakurtzeko, arratsalde batean, nahiz eta Linazasorori benetan kostatu idaztea, aitortu duenez (batez ere goitik behera orraztea), obsesioak azalerazten direlako, “betikoak”. Oporretan gaudela emango du Itoko dira berriak irakurtzen hasterakoan: liburuak hondartzako aparthotel batera eramango gaitu. “Nire ipuin gehienetan bezala, bukaera irekia egiten saiatu naiz, gauzak pixka bat airean utzita”, komentatu du idazleak euskal egunkari batean. Lehenengo pertsonan idatzia, lan honen protagonista, autorea bezala, Karlos deitzen da eta liburuzaina da. Benetazkoa Filologian lizentziatu zen eta 1991tik argitaratu dituen liburuak anitzak dira, genero desberdinetakoak (poesia, ipuinak…): Apunte eta ahanzturak, Euriaren eskuak, Ez balego beste mundurik, Bota gorriak (Euskadi saria eta zenbait hizkuntzetara itzuli den liburua), Zer gerta ere, Ipuin errotikoak… Nahiz eta literaturaren munduan . bizi, non luma ezaguna baita, argi dauka literaturak ez duela mundua aldatuko. Tamalez.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro