« Dirua beste ezeren gainetik | Bitakora kaiera »
Zendabalitz / Erika Elizari / Elkar, 2019
Zendabalitz Alaitz Andreu / Aizu!, 2020-07
Kaletik doazen ezezagun guzti-guztiek haien bizi istorioak, kezkak, bizipozak eta abarrak dauzkatela esan zidan aitak umea nintzela. Gaur agerikoa dirudien arren, sekulako errebelazioa izan zen baieztapen hura niretzat, nire orduko mundua familiak eta eskolako lagunek baino ez zutelako eratzen, eta kaletik zihoazenak horixe baino ez zirelako, izaerarik gabeko gorputz ezezagunak. Baieztapen haren ondoren, barne bizitza gaineratu nion kaleko jendeari, eta gizartea zer den ulertzen hasi nintzen. Erika Elizegiren lehenengo nobela honetan, hegazkin berean doazen hainbat pertsonaia ezagutuko ditugu, antzeko mailan ezagutu ere: nobela korala da, eta guztien artean osatzen duten hegazkineko komunitatea (nolabaiteko gizartea) ikusiko dugu. Izan ere, pertsonaien barne unibertsoa ezagutuko dugu, batetik, hegazkinaren azpiko munduan duten errealitatearen zatitxo bat edo bakoitzak ganbaran duen zoramenaren zertzeladaren bat, ez baita inor libratzen. Baina, bestetik, hegaldiko gainerakoen gainean dauzkaten usteak nahiz aurreiritziak eta haiekin eraikitzen dituzten harremanak ikusiko ditugu. Gizakion independentzia eta interdependentzia aurrez aurre, edo, hobeto esanda, eskutik helduta. Nobela fresko, dibertigarri eta arina ekarri digu Elizegik, etxean konfinatuta nahiz hondartzan etzanda gustura irakurtzeko modukoa, bai horixe.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez