kritiken hemeroteka

8.825 kritika

« | »

Poesia guztia / Safo (Maite Lopez Las Heras) / Balea Zuria, 2020

Arkeologia poetikoa Javier Rojo / El Diario Vasco, 2020-07-04

Saforen poesiaz hitz egitea (Saforen poesiaz baino ez hitz egitea, alegia) zaila gertatzen da. Orain dela hogeita zortzi mendeko poeta izanik, bere testuak zatika baizik ez zaizkigu heldu. Bere poesia hartzen dugunean, kasu honetan bezala “Poesia guztia” izenarekin argitaratu den liburuan agertzen diren poema zati guztiak irakurtzen ditugunean, inpresio berezia geratzen da: mosaiko handi baten atal txikiekin irudi osoa ulertzeko ahaleginean aritzen garela ematen du, eta ezinbestez sortzen den irudia partziala eta dudazkoa izan behar. Bestalde, urteen poderioz eta mendez mende egin diren irakurketen ondorioz, poeta pertsonaia bihurturik agertzen zaigu, jarrera baten sinboloa izango balitz bezala. Eta kasu honetan nekez berezi daitezke poesia eta poeta, produktua eta egilea, biak berreraikuntza baten ondorioak dira-eta. Horrez gain, irakurleak poema sortu ziren testuingurua bera ulertzeko zailtasunak izan ditzake eta anakronikoak diren interpretazioetara heldu.

Euskal argitarapen hau Maite López de las Heras-en eskutik heldu zaigu eta, arazo horiek guztiak jakinda, itzultzailea saiatu da mendeen jauzia nolabait gainditzen, Saforen testuingurua ulertzeko egokia den hitzaurrearen eta oharren bidez. Irakurleak, beraz, hainbat aukera izan ditzake liburu hau irakurtzean: arkeologia lanean aritu daiteke, testuak garai baten aztarnak balira bezala ulertuta; edota, sortu zireneko testuinguruaz abstrakzioa eginez gero, poesia klasikoek izaten duten balioa erabilita irakur dezake poesia, ‘gaurko’ interpretazioa eginez. Edonola ere, zein ere baita bere hautua (eta bien arteko nahasketa ere egin daitekeela ahaztu gabe), irakurlea amodioa eta askatasuna bat egiten duten poesiaren aurrean topatuko da, eta bi gai horiek, berdin da noizkoak zein nongoak diren, unibertsalak dira edonoizko eta edonongo pertsonaren izaera erdi-erdian ukitzen baitute.

Azken kritikak

Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin

Peru Iparragirre

Mari-alderrai
Colette

Aritz Galarraga

Hegal egiten
Eneko Bidegain

Mikel Asurmendi

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak