« Lerro artea | Diru gehiago, lan gutxiago »
Erbesteko elurra / Felipe Juaristi / Erein, 2019
Parodiaren bidetik Javier Rojo / El Diario Vasco, 2020-05-16
Euskal egunkari batean liburuen kritikak egiten dituen kazetaria Madrilera bidali dute hil berria den kantari punki baten bizitzaren azken aldean zer gertatu den azaltzeko. Fermin Alberdi (hala deitzen baita kazetaria, narratzailearen papera ere jokatzen duena), beraz, Madrilera abiatuko da garai batean punk mugimenduaren erdigunean egon zen kantariaren irudiaren bila, kantari hau, Sebastian Saldias, egun batean desagertu baitzen Euskal Herritik eta bere heriotzaren egunera arte inork ez baitzuen haren berririk izan.
Abiapuntu honekin, “Erbesteko elurra” ikerketa-nobela izan zitekeen. Baina ez da hori Juaristik irakurleari eskaintzen diona. Argumentuaren hari nagusi horrek atal batzuetan izan ezik garrantzi txikia du eleberriaren garapenean eta aitzakia gisa funtzionatzen duela dirudi narratzailearen predikuak aurkezteko. Narratzaileak etengabe egiten du hausnarketa, euskal gizarte eta kulturaren inguruan besteak beste. Eta kritika egiteko baliabiderik inportanteena, ia bakarra, parodia da. Parodiaren erabilerak argumentuaren mugak gainditzen ditu eta idazkerara ere lerratzen da, idazle barrokoen imitazioa eginez, estilo hanpatu bihurriarekin. Hermeneuten kastakoa izango balitz bezala, narratzaileak hitzen hoskidetasunean kontzeptuen arteko harreman sakonak aurkitzen ditu errealitatearen interpretazioa egiteko. Parodiak, bestaldetik, berezkoa du esajerazioaren bidez ezaugarriren bat nabarmentzea, eta honek inplikatzen du topikoak erdigunean jartzen direla, xehetasunak eta zehaztasunak, errealitatearen tolesturak azken finean, baztertuz. Eleberria orokorrean dibertigarria da, “euskaltasunarekiko” kritikoa, baina narratzaileak intsentsu usainetik ezin aska daitekeen predikatzaile nekaezinetik asko duenez gero, azkenean parodia gehiegi luzatzen da, haren indarra neurri batean motelduta geratzen delarik.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi