« Memoria ariketa bat | Parodiaren bidetik »
Lerro etena (2004-2018) / Angel Erro / Elkar, 2019
Lerro artea Eneko Barberena / goiena.eus, 2020-05-12
Lerro etena liburuak, Elkar 2019, Angel Erro burlatarrak hamabost urtez ondutako egunerokoa jasotzen du. 2004tik hasita, Erro poeta, itzultzaile eta artikulugilearen begirada zorrotza ageri da intimitate printzen artean. Gainera, pertsona identifikagarrien inizialen erabilerak ez du guzti hauek identifikatzeko jolasa besterik pizten, barruan dugun izaki morbosoaren bazka.
Pena da horrelako dietario gehiago ez egotea euskaraz, Habanako gaukaria ere berriki argitaratu den arren.
Literaturaz dakiena, ez dena gutxi, nahasten du idazle bizipen, familia pasarte, gaixotasunaren ertz eta egunero Berrian idatzi duenak ezinbesteko duen aktualitate xerkarekin. Nik gehiago gozatu dut hainbat gairi buruz dituen gogoeta eta hausnarketekin, gutxiago ageri diren hainbat kontu-kitatzerekin. Baten bat tira… irakurleak esango du.
Ohar sortak ez du hari kronologikoa jarraitzen, tartekatzen baitira 2004tik 2018 arteko datak, eta iruditzen zait liburuari haria emate zailtasun horren emaitza dela bere erakargarritasunaren giltza. Hori bai, horrelako liburuekin gertatzen zaidanaren antzera, ausazko orri-irekitzea jartzen dut praktikan zerbait galtzeko arriskua norbere gain hartuz. Dosi txikiko irakurraldia eskatzen du.
Ariketa egitea ez da gutxi, hala baitio 14. orrialdeko ohar batean: Museoaren proiektuaren aurka gogor egin bazuen ere, Jorge Oteizari deuserako balio izan, bera hil eta urtebetera Guggenheimek haren lanaren atzera begirako bat osatu baitzuen. Atzera begirakoak mendekurik ankerrenak izaten dira.
Norberak egindako atzera begirada eta hirugarrenek eginikoen artekoen bereizketan pentsatuz pasa dut tartea.
Zergatik ote.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi