« Lan kolektibo bat kolektiboarentzat | Ama bakarrik ez »
Mesfidatu hitzez / Jon Arretxe / Erein, 2019
Hiri iluna Javier Rojo / El Diario Vasco, 2020-05-10
“Mesfidatu hitzez” (Erein) izenburuarekin argitaratu da Jon Arretxeren eskutik datozkigun Mahamoud Toure burkina-fasoarraren abenturen azken entrega. Aurrekoetan bezala, literatura beltzaren parametroen barruan koka daitekeen eleberri baten aurrean gaude, eta literatura beltza eta Toure-k protagonizatutako beste nobelaren bat ezagutzen dituen irakurleak berehala identifikatuko du sailaren marka dei litekeen hori. Protagonista afrikarra da eta Europara etorri da bizitza hobe batek liluratuta. Europan non eta Bilboko San Frantzisko auzoan bizitzea suertatuko zaio eta bizirauteko asmoarekin ikerketa txikietan arituko da baina nahi gabe ere gero eta larriagoak diren kontuetan nahaspilatuta geratuko da.
Liburu honetan. ordea, aldaketak daude. Garrantzitsuena, agian, gertakarien toki aldaketa. Aurreko nobelan argumentua Bilbon gertatu beharrean Nafarroako mendialdeko herri txiki batean kokatzen zen, eta beti bezala egoera korapilatu batetik pasatu behar zen pertsonaia. Horretatik ihesi, Parisera lekualdatuta ikusten dugu azken entrega honetan, eta gosearen mugan egon beharrean, lapurketak eginda ekonomikoki askoz lasaiago dagoela ikusten dugu. Egoera ezin orekatua izan eta berriro ere ezagun bati laguntzeko ikerketa nahasian murgilduko da, non txinatar mafiarekin topatuko den. Paris distiratsuaren atzeko aldea erakusten digu nobelak. Eta hirian, pertsonaiak txotxongiloak izango balira bezala hariak mugitzen dituen botere ilun baten presentzia, ustelkerian lasai asko mugitzen diren polizien joan-etorriak, prostituzioa, trapitxeoak eta Parisera doazen turistek ikusten ez duten mundu ezkutua.
Nobelatik nobelara planteatzen den bilakaera ere ikusgarriagoa da hemen, umore ironikoa zeharo desagertu baita, trama beltzean gehiago zentratzen delarik, irakurleak jakin-minez irentsiko duen argumentu korapilatu eta interesgarria sortuz.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez