kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Ai ama! / Arantxa Iturbe / Alberdania, 1999

Ama bakarrik ez Aritz Galarraga / Argia, 2020-05-10

Euri asko egin du, aldaketa klimatikoa gorabehera, Zergatik panpox aitzindari hartatik (Arantxa Urretabizkaia, 1979) Amek ez dute goratu honetara (Katixa Agirre, 2018). 40 urte. Baina amatasunarena da gai bat zeharkatu duena alderik alde euskarazko literatura garaikidea. Eta ez dena agortu, inondik inora, ez modaz pasa; Agirreren azken eleberriaren arrakasta, bertako nahiz kanpokoa, horren adibide. Nago, gainera, literaturak amatasunaren errepresentazio gertukoago, konplexuago, askotarikoago bat islatu duen neurrian, interesa ere ulergarriki areagotu egin dela.

Arantxa Iturberen liburu bat, ez kritikak destakatuena, kokatuko nuke bide horretan mugarri, Ai, ama! saiakera, bere laburrean mamitsu, inspiragarri, gogo irekitzailea baita. Noski, ez du eskaintzen amatasunaren irudikapen ohikoa —“Nik ez dut eguneko hogeita lau ordutan ama izan nahi”—, ez lañoa —“Amaren zorion osoaren zati bat baino ez du asetzen umearen zorionak”—, ez onbera —“Umea ez da niretzat bizitzeko arrazoia, ni naiz bera bizitzearen arrazoia, eta horren ardura nirea da”—. Hitz egiten du beldurrez, zalantzez, minez, erruduntasunez. Ez du amatasuna gurtzen, goresten, idealizatzen —“Aukera bat delako hau ere, beste askoren artean”—. Hausten du, errotik, erraietatik, emakume-ama binomioa: “Ama den emakumea, ama beste ezer ez izatera mugatzen duelako”. Eta uzten du, azkenerako, aztarna askatzaile bat: “Ez dugu denok berdin ulertzen amatasuna. Ez eta bizi ere”.

Batzuetan iruditu zait arima biki bat —“gorroto ditut munduko parke guztiak”, “txiki-txikitan ez dira politak”—. Baina bikiago izango ditu seguru Marie Darrieussecq —“Lehen bi hilabeteetan erdizka baino ez naiz izan munduan, esaten zidatena erdizka baino ulertzen ez nuela, jendea erdizka ikusiz, liburuak gaizki irakurriz”— edota Annie Ernaux —“Bi urtetan, bizitzaren lorean, nire bizitzako askatasun guztia haurtxoak arratsaldean egiten duen lo kuluxkaren suspentsera mugatu da”—. “Ama bakarrik ez naizela aldarrikatzeko beharrak bultzatu nau aurreko guztia idaztera”, dio halako batean Iturbek. Ama eta idazle, gutxienez, biak dira eskergarri hemen.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak