« Ama bakarrik ez | Memoria ariketa bat »
Miren eta erromantizismoa / Ramon Saizarbitoria / Erein, 2019
Ispilu gardena Imanol Mercero / Berria, 2020-05-10
Liburutegietako bilatzailean arakatuz gero, esango digute eleberri honek “nerabeen maitasuna” eta “arrazakeria” gaiak erakusten dituela. Izenburua begiratu eta atzeko azalean dagoen sinopsian irakurraldi azkar bat eginda, ez da onartzen zaila.
Batere inporta ez badu ere, niri ez zaizkit gustatzen bere burua erromantikotzat izendatzen duten liburuak, susmo txarra hartzen diet, susmo txarra hartzen diedan bezalaxe etiketa aurrezarriekin datozen guztiei.
Ez du inporta ere esatea asko gustatu zaidala Miren eta erromantizismoa. Inporta duena da liburu honetan harrigarriki sakon joaten garela neska baten barrunbeetan zehar, narratzaile orojakile baten eskutik, bere baitako kontzientzia bagina bezala, eta, halere, sarkin sentitu gabe, nahikoa distantzia mantenduz, bere egunerokoko bizipen transzendentalak konpartitzen, eleberri psikologiko onenek egiten duten eran.
Gidoiaren linealtasuna eta ezusteen urritasuna onargarriak direla esango nuke, protagonistaren izaerarekin bat egiten dutelako, zeina aspaldian ezagutu dudan ispilu literariorik garbiena besterik ez den.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez