kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Moskito / Igor Estankona / Susa, 2020

Arteako baso sarria, poeta maiteminduaren… Mikel Asurmendi / argia.eus, 2020-04-17

Espero baduzu, Moskito, Eguberrietako diskurtsoak legez esplikatzea, Erregearen edo Urkulluren…

Konfunditua zaude maitea. Estankonaren poesia, Igorreko Artea, Igorreko Misterioa, baso sarria da. Ez nauzu zurkaitz lanetan ariko…

[Udaberriko uda da. Koarentenan nago. Artean ez da argitu. Haize hegoa dabil. Mandarinak berez ari zaizkigu usteltzen…

Kontraleihoak zabaldu ditut, Kilimanjaro gainean ilargia ageri da hodei artean, izarrak dizdiz. Larrun duzu, poetaren herria…

Gaur da eguna, apirilak 16, lagun bati bularra kendu diotela, erauzi. Bizitza hau min-bizia duzu. Atzo gaur da. Bihar atzo zen. Denborak ez du nora].

Bart, iratzarri eta Covid-19k nola, halaxe harrapatu ninduen mamutxak, hots, Moskito madarikatuak. Oi Igor, oi Dante! Nik egon behar ote dut buruari “eman eta eman iruzkin puta hau idazteko”.

[“Zazpi euskal herriak batera dezagun, guztiok beti-beti gauden gu euskaldun…”. Urko dabil airean. Euskadi Irratia. La radio. EITB. Musika eta kultura].

Leonard isilik dago. Suzane promenatzera irten da, Neilek gitarraren kordak hozkatu ditu epilepsia krisi batez. N. M. Foregger ez dut ezagutzen eta Googlera jo behar izan dut.

“Hil denak badaki, baina zuk ez, eta hala ere, sumatzen duzu zerbait, ez da hala?”. Halabeharrak trenkatzen du bizitza. “Arrankaria” diozue Arratian. Berba berria ikasi dut. Bizitza sano iheskorra da, amuarraina lez.

“Aspaldian erreparatu gabe nengoen naturaren diseinuei”. Basoa sarria da Arteakoa. Artea poesia da. Arteako Igorrena sinbolista. Bere basoan barrena noala, silogismoetan barrena, nire kalkuluak batzuetan perfektuak dira besteetan inperfektuak. Logikoa da. Poesia baina ez da logikoa. Moskito zakil hau!

Moskito-k lau atal ditu: Frontoiak, El naixement del català escrit, Minxoriak, Zelofana eta eztia, Luze, mehe eta bistosue. Haatik, Moskito lerro-buru duen poemarik ez duzu topatuko. Alferrik ari zara.

Honenbestez, baso sarrian barrena joateko xendrak:

—(Poetaren) haurtzaroan frontoiak daude, naski. Haurtzaroan usteltzen dena fresko mantentzen da.

— Jessoreko bidean sartu naiz, Googletik. Poesia esan, Naxos esan, poeten grazia Greziak du. Igorrenean baita ere. Poetaren eszenatokia espetxea da. Nabuluseko ortuak. Orbainak. Erza Pound edo Li Po. Poeta Kakoetaraino iritsi da. Joxe Arregi Madrilen hil(ko) zuten.

— Sarasolako bidean minxoriak, minsorra igera bideetan, saiek aspaldian ihartu zuten errota Juan Kruz. Igorrena misterioa da, Igorrekoa. “Ametsetan egiten zuen kaskailuakaz arrankarien zuloakaz”.

— “Zoriontsuak izan zirenak iluntzean triste iratzarri dira goiztirian”. Udaberria da. Aroa negutar. Poetak badaki “negurik gabe ez zukeela hitzak udaberri leunik izango”.

— Poesia fardel eztia da. Biurra eta Zoroa. Dylan Thomas.

— Nire iruzkinak ere kriptikoak dira. Muromeko hiritik idazten dut nik ere, eta silabek ez didate doinurako ematen, laztana.

[Nola dago kimio hartzen ari den laguna?]

— Ezra Pound: “Zuhatzean iltzez josi zuten baina geroago abaraskatik jaten kusi dut nik”. Matalas Kakoetan bizi da.

[Hitzez hitz desagertuz doa iruzkin hau. Lagun minari bular bat suharra jar diezaioten izkiriatzen ari naiz, eta agian, naski, poetaren anaiak, kantariak, abesti bat sortuko du].

“Nahiago zenuke poeta bakean uztea, ez dago ondo besteak erabiltzea zure burua gorrotatzeko”. Baina, zer nahi duzu esatea gure esbastikak maite baditugu. Kontziente naiz, bai.

— Bizitza luzea da batzuetan, mehe sarritan, eta aldian-aldian bistouse. Eta berriz diot: zer nahi duzu esatea, maitea, sarria eta euritsua da tigrearen urtaroa. Arrosa, pantera legez.

Klarki mintzatuko naiz behingoz. Igor Estankonaren poesia inplizitua da. Gizakiek ez dute sekreturik berarentzat. Idazten dituen poemetan uda daiteke, izan daiteke negua. Bere maitearen gorputzetan eraztun eta eraztun infinituetan amaitzen da dena.

Gorputza da sexua, hizkuntza bihotza. Apolo eta Artemisa. Arteako poetaren basoa sarria da, usu eta zerratua, eta Iratxe kolorekoak zuhaitzak. Ihien artean dabiltzan umeek erakusten diote bidea poetari.

Amaren ura dira umeok, ur goaia bera.

“Lurra berotzen duten suak piztu dira” edo “Ez izan beldurrik, aita”.

Zoriona lakua da, itsas-aintzira!

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak