« Itsasargiak | Deabruak exorzizatzen »
Pentaedroa / Kartxi - Txema Garcia-Viana / Elkar, 2019
Bost aurpegiko narrazio dramatikoa Amaia Serrano Mariezkurrena / Argia, 2020-02-02
Txema Garcia-Vianaren nobela honetako istorioak 36ko Gerran kokatzen dira. Pertsonaiak klase sozial, genero, ideologia politiko eta ogibide ezberdinetakoak dira, eta Pentaedroa izeneko proiektu kulturalak biltzen ditu guztiak. Narratzaile orojakile batek haiengan fokalizatuz eraikitzen ditu kontakizunen arteko zubiak; hala ere, narrazio-ildo bakoitza hain da beregaina eta ezberdina, ezen batzuetan narratzailea aldatzen dela dirudi. Egitura narratibo etenak irudipen hori indartzen du, nobela bat bainoago ipuin bilduma bat irakurtzen ari garelakoa. Amaieran argiago antzematen zaio nobelaren formari, eta kontakizunen arteko loturak argitzen dira. Orduan nabarmentzen da bereziki gerraren absurdoa, fronteko erresistentzian luzaz aritu ondoren, garaile irteteko bizitza jokoan jarri eta azken ekintzak zentzugabekeria hori agerian uzten duenean, hain zuzen.
Egituraz gain, nobela honen lorpen handi bat dikotomietatik ihes egiten duten pertsonaiak sortzea da: anarkisten eta komunisten arteko liskarrak, Errepublikako gobernuaren ustelkeriak, gudariaren irudikapen arbuiagarria, milizianoen eta gudarien arteko harreman gatazkatsua, eta abar. Frankisten bandoan ere badira botere-harremanak, falangistek erreketeen gaineko nagusitasuna erakusten baitute.
Kontakizun bakoitzak protagonista bat du, baina haren ondoan gatazka eragingo duen beste kideren bat ageri da: Jaime-Sebastian, Pauline-Alberto, Joxe-Gabriel, Inaxio-Manuel eta Eva-Joan. Ez dira bata bestearen ifrentzu, baina haien arteko erlazioak ardazten du gertaeren norabidea. Muturreko egoeretan batak bestearengan konfiantza izatea ezinbestekoa da, baina traizioek ezusteko bat baino gehiago dakarte. Bestalde, nabarmentzekoa da protagonistek antzerki-proiektuan jarritako ilusioa. Gerrak zapuztutako proiektu kultural horrek, ordea, egoera jakin batzuetatik salbatzeko bidea errazten die hein batean, antzezpenaren bidez heriotza saihestera heltzen baitira.
Nobela interesgarria da, Irun Saria lortu duena. Baditu pasarte indartsuak, narratzailearen iruzkin ironikoak eta sorpresak. Haatik, zenbaitetan, harridura bilatze hori sinesgarritasunaren kaltetan gertatzen da, eta kasualitate handiegiak bihurtzen dira ezusteko.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi