kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Euskal Herria 2050 / Askoren artean / Gatuzain, 2003

Hausnartzeko gonbidapena Aritz Galarraga / Argia, 2020-01-19

Urtea bukatzen delarik ohikoak izaten dira atzera begirako, balantze, zerrendak. Zer esanik ez bukatu den urteak hamarkada aldaketa badakar. Gutxiago izaten dira urte berria hastearekin batera aurrera begirako, iragarpen, proiekzioak. Baina literaturak badu hor bide bat, etorkizuna irudikatzekoa, sarri distopia forman egiten dena, hau da, fikziozko etorkizun aski oker baten errepresentazioan. Ez dira asko halako literatur emaitzak gurean, eta akaso horregatik da ohargarri Euskal Herria 2050 liburu kolektiboa.

2003an argitaratua, gisako bildumek izan ohi duten nahas-mahasa da emaitza, bai egileei dagokionez —ezagunak zein ezezagunak biltzen ditu—, bai testuei dagokionez —gehienak dira ipuin, baina bada poema, are komikirik—, bai, zer esanik ez, liburuko testuen interesari dagokionez. Egile batzuk osoki lotzen zaizkio argitaldariak jarririko erronkari: “Gai honen inguruan zure ikusmoldea eta projekzioak libreki lantzea eskatuko genizuke”. Beste batzuk gehiago azken esaldi honi: “Edo zuk nahi duzun beste edozer”, —Gotzon Garateren ipuinak zer du gure etorkizuna irudikatzetik?—. Gaiari gehien lotzen zaizkionak dira interesgarrien, akaso irakurlearen espektatibengatik. Itxaro Bordarena ez da biribila, baina kurioski agertzen digu giza alienazioa ardatz duen etorkizun negatibo bat. Biribilagoa da Iban Zalduarena, biribilena —ipuin honegatik bakarrik merezi du bildumak—, migrazio desberdinak hizpide. Eneko Bidegain eta Maritxu Lopeperenek, ustez 2050ean kokatuta egonagatik, antz handiegia dute dagoeneko intuitzen dugun munduarekin.

Baina, urtea aldatu dugun honetan, hamarkada, batek bakarrik aipatzen du abiatu berri duguna, XXI. mendeko 20ko hamarraldia. Luzien Etxezaharretak, ez oso baikor noski: “2020 urte horietan ikaragarriko izurriteek jo zituzten munduko bazter batzu”. Eta ez osasun arloan bakarrik: “Euskal Herrian gertatu zen talde armatu batzu sortu zirela (…) Madrile eta Parise erasotuak izan ziren arma kimikoen bidez (…) Gipuzkoa osoaren deportatzea izan zen kapitulu lazgarrienetarik”. Ipuin distopikoa hau ere —hori desio, behintzat—, eta horrexegatik gure orainaz ere hausnartzeko gonbidapena.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak