kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Kabitu ezina / Aintzane Usandizaga / Elkar, 2019

Kabitu ezina Usoa Alberdi Fernández / Aizu!, 2019-12

Aintzane Usandizaga Lopezek ederki asmatu du bere lehen liburuaren izenburuarekin, ia inon eta ia inorekin kabitzeko ezintasun deseroso horretan bizi diren pertsonaiak sortu baititu zortzi istorio txikietako bakoitzerako. Kabitu ezina bera bezain deserosoak dira ipuinek dakartzaten egoerak, eta, oro har, erraza da irakurlea ataka horretan nola jokatuko ote lukeen pentsatzen jartzea: zer egin lagun batek zaintzeko utzi dizun txakurra lapurtuko balizute; zer esan okindegikoari opilen antolaketarekin zeharo obsesionaturik egongo balitz; nola jokatu labezomorro ziztrin batek zure maitasun istorio paregabea izorratuko balizu; nola egingo zenuke alde lan elkarrizketa estresagarri edota tamalgarri batetik, edo bitik; nola egingo zenioke iskin betiko kuadrillari, inori minik egin gabe, zure burua harengandik mila kilometrora dagoenean; zer egingo zenuke bikotekidea arrain urdin bati esker baino ezingo bazenu jasan… Surrealista samarrak eman dezakete egoerok, eta izan badira haietako batzuk, baina badute, zeinek bere erara, errealitatetik asko. Izan ere, egoerak edota uneak edota solaskideak gorabehera, pertsonok bat-batean hartzen gaituzten sentipenak unibertsalak dira: deserosotasuna, asperdura, harridura, kezka, amorrua, axolagabekeria… eta bai, ezintasuna ere bai, edo ez al zara inoiz lekuz kanpo sentitu, egoerari aurre egin ezinik?

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak