kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Iturria / Unai Elorriaga / Susa, 2019

Idazlearen bila Javier Rojo / El Diario Vasco, 2019-11-30

Soro Barturen, zahartzaroan sartuta dagoen pertsonaia, bidaian hasten da Europan zehar Pedro Iturriaren bila. Pedro Iturria Barturenen gaztaroko adiskidea eta idazlea da, eta Europako hainbat hizkuntzatan argitaratu ditu ipuinak. Bidaia honetan Barturenek Erroman laguna izango du ondoan, eta Akilesen eta dortokaren istorioarekin gertatzen den bezala, Iturriarengandik gero eta hurbilago egongo dira. Hauxe da Unai Elorriagaren “Iturria” izenburuko azken nobelak duen argumentuaren abiapuntua. Baina irakurleak ez dezala pentsa bidaia-istorio baten aurrean dagoela, ez baita hori aurkituko duena. Idazlanean txandakatuz doaz Iturriak Europako hainbat aldizkaritan argitaratu dituen ipuinen testuak, Barturenen eta itzultzaileen arteko elkarrizketak, non ipuinen argumentuak interpretatzen diren, eta Erroman adiskidea narratzailea delarik, bidaiaren zertzelada txiki batzuk, eta liburu berezia sortzen da. Unai Elorriagaren ezaugarri bat izaten da ez dela bere hartan eroso gelditzen den idazle horietako bat. Beti saiatzen da zerbait desberdin eskaintzen, eta bere literaturak harridura sortzen du ezinbestez. Kasu honetan, asmatutako idazle baten ipuinak agertzen dira, non mundu arrotza agertzen den, kafkianoa. Pertsonaiaren asmazioaren ondorioa den mundu horretan mugitzen diren pertsonaiek bizi direneko absurdoa onartzen dute, patu saihetsezina izango balitz bezala, beren errealitatea gobernatzen duten arauak ezin ulertu badaitezke ere, bete egin behar baitira. Ipuinekin batera, Barturen eta beste pertsonaien arteko elkarrizketetan agertzen diren interpretazioak daude, ipuinak berak osatuz eta aldi berean literaturari buruzko teoria eraikiz.

Liburuan gauza gehiago aurki daitezke, adibidez, zahartzaroaren gaineko hausnarketa zedarritu dezakeen planteamendua. Eta ez da atal antologikorik falta. Pertsonaiak Iturria idazle fantasmagorikoaren bila doazen bitartean, argumentuak literaturaren jatorrietara eramaten du eta horrekin batera nor bere buruaren aurrean jartzen du ispilu joko moduko batean. Liburu konplexua eta desberdina da Elorriagarena, literaturaren balioak, irakurketaren plazera besteak beste, gogorarazteko balio duena.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak