kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Andrezaharraren manifestua / Mari Luz Esteban / Pamiela, 2019

Subjektu berria Javier Rojo / El Diario Vasco, 2019-11-23

Mari Luz Estebanen bigarren poema liburuan subjektu berri bat jartzen da erdigunean, idazlanaren izenburuan aipatzen den andrezahar hori. Izan ere, liburu honetan, subjektu horretara nola heldu den eta zer nolako ezaugarriak dituen azaltzen da. Poema hauetan irakurle moduan kontuan izan behar dugun lehenengo gauza hauxe da: Estebanen poesia ideien inguruan antolatzen da, sentimenduak haien ondorioak direlarik. Beraz, hausnarrean ari diren poemak azaltzen zaizkigu hemen, hausnarrera bultzatu nahi dutenak. Subjektu berri horrengana heltzeko hiru ataletan antolatzen dira liburu honetako testuak.

Lehenengo atalean zahartzaroan dauden emakumeak aurkezten dira, beste baten begietan nola ikusten diren azalduta. Emakume horien guztien bidez zahartzaroak emakumeengan nola eragiten duen erakusten zaigu. Bigarren atalean ikuspuntua aldatu egiten da, subjektu poetikoak zahartzaroa besteengan ikusi beharrean bere buruarengan gauzatuta aurkezten baitu, nitasuna gailentzen den bitartean. Subjektu poetikoak hausnartzen du zahartzaroak berarengan sortu dituen aldaketen gainean, eta batez ere gorputzean eragiten dituen aldaketetan oinarrituta, giza harremanez, sexuaz edota amodioaz mintzo da, besteak beste. Baina adinak eta denboraren igarotzeak ez ezik, generoak ere eragiten dio subjektu honi. Eta horrela heltzen gara liburuaren hirugarren atalera, liburu osoari izenburua ematen dionera. Bi osagai horiek (adina eta generoa) bilduta, subjektu berriaren ezaugarriak eta zertzeladak azaltzen dira. Lehenengoz, subjektu berri honek izena behar du, izendatzean izaeraren jabe egiten baita: andrezaharra. Bere buruaren jabe den adineko emakumea izanik, subjektu berri honek besteekiko harremanak baztertu gabe ez du besteen arabera bizi nahi, ez du besteek egin dezaten nahi. Bere burua eraiki nahi du modu kontzientean.

Honelako poesian mezua, aldarrikapena, esperientzia komunikatzea funtsezkoa da, eta alde honetatik begiratuta logikoa dirudi baliabide erretorikoen erabilera bigarren mailan geratzea.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak