kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Rosa itzuli da / Pako Aristi / Erein, 2018

Rosa itzuli da Rafa Ugalde / Begitu, 2019-07-01

Gai korapilatsuari heldu deutso Pako Aristik nobela honetan. Korapilatsua, baina nire belaunaldiko euskaldunok ondo-ondoan dogun eta jaio ginanetik izan dogun gaiari.

Rosa, hainbat urte espetxean egin ostean, etxera itzuli da. Euskal Herriaren aldeko burrukan bizitzako urterik onenak emon ostean, zer topau dau? Urteak lehenago imajinauko ez eban egoera politikoa; etsipen zama moduko bat, nork bere bakardadean aldean daroana. Baten bat atzetik jabilkon sensazinoa, zelatan beti; kaletik ibiltea paseoa barik estualdia da. Egunkarien manipulazinoa, eta barriak kontetako modu bihurria. Ama zahartua, burua erdi galduta; baina halanda be, tarteka gaztaroko sekreturen bat aitortuten badakiena. Erakunde armatuaren kide izateak eskatzen dauan ardurea. Atentadu batek eragiten dauan ezinegona. Eta asmatuko ez geunkeana… gure gizartean hainbatetan eta hainbatetan isilpean gorde behar izan diran amodio debekatuak.

Istorioan aurrera egin ahala gaur-gaurko gai horreek guztiak bat egiten dabe protagonisten bihotzetan, eta horreen barneko sentipenetan murgiltzen da egilea. Amaieran liburu onak daukien ezustekoa be eukiko dogu; baina ezustekoa zein dan argituteko irakurri egin behar da liburua.

Liburu atsegina leiduteko, eta aldi berean, gogoetarako bidea emoten dauana. Beharbada, behar dan moduan egin ez dogun gogoetea, baina gizarte osasuntsu batek egin beharko leukeana. Errealidade gordina erakusten deuskun liburua, geure errealidadea.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak