« Basa | Rosa itzuli da »
Itsas bizimina / Pello Otxoteko / Balea Zuria, 2019
Kresala haizea Julen Azpeitia Roca / Egan, 2019-07
Poesia desberdina irakurri nahi duzu? Geraldi lasaia egitera gonbidatu eta bizitzaz, zeure buruaz eta inguruaz hausnartzeko irrika sortuko dizuna? Zure ideien sorkuntza eta jarioari bide emanez, iradokipen eta sentiberatasunaz barnea kitzikatuko dizuna?
Ez geratu Pello Otxotekoren Itsas bizimina irakurri gabe.
Hasieran, itzulpena zela pentsatu nuen, Laikotutako Europako herrialdetan, ideologia eta beste fede desberdinen hondamendiarekin eta alienazio modu berrien ugalpenarekin lotuta, izatearen zentzua berreskuratzeko sortu diren joera literarioen testuinguruan euskaratutako lana zela iruditu zitzaidan.
Ez da horrela. Batzuetan izugarri kostatzen zaigu hemen sortutako lan bat ona dela onartzea. Hierarkiak sortzen ditugu, Messi, Chillida, Rilke, inmobilismoaren helburuz. Kanpotik ekarritakoa beti hobea da, aurreratuago daude. Muinetaraino sartuta daukagu. Ez gara ohartzen zelako kaltea egin digun duela mende erdi pasatxoko autarkiaren kulturak.
Eta ez da horrela. Pello Otxoteko irundarra da eta hamar urte barru, idazten duena, Danimarkan eta Frantzian abangoardia izango da.
Byung Chul Hanek arrazoia badu, poeta youtuberoek egiten duten pop-diagnosia ez da nahikoa izango, ezta Cioran eta Celine nortzuk ziren ez dakitenentzat ere, eta Profilaxiak ezin izango du askoz gehiago iraun.
Haiek konturatzerako, gu, Greziako arratsetan, Italiako olatuen doinuetan eta klasikoen parsimonian, new agearen artifiziotik urruti eta prozacen beharrik gabe, abia gaitezke barne lasaitasunera, osotasunaren disfrutatzera eta galdutako altxor bitalen berreskuratzera.
Otxotekoren poesia ez da kruzero bat, ez da laburbidea edo ordu batzuetarako droga, aldarrikapena baizik.
Informazio stressak, nihilismoak eta bizipenen metaketa frenetikoak zulo beltzaren voraginea dute, kontsumitu egiten gaituzte, gu produktu bihurtzen ez gaituztenean. Hala ere, jakintasun apalaz, zentzumenaz, itxaropenaz ere, poesiaz eta sentiberatasunez, ongi izatea, zizelkatutako arimaren egoera eskuragarria da. Horregatik, aukera paregabea da Otxotekoren itsaso poetikoan arimarentzako jakien arrantzua egitea; izan ere, aberasgarriaz gain, zer ote den osotasuna, plazer errekreatiboa baita.
Ez izan dudarik.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi