kritiken hemeroteka

8.157 kritika

« | »

Mundutik mundua / Edu Zelaieta / Pamiela, 2019

Izenak izana du eta izariak izaera Mikel Asurmendi / argia.eus, 2019-05-24

Mundutik mundua ibilki zaigu Edu Zelaieta Anta gasteiztarra, Arabatik irten barik funtsean. Unibertsaltasunean idoro ahal izateko —mundua baita gure unibertsoa— partikulartasunean bizitzea funtsezkoa izaki. Arabako hitzontzi baten kronikak dio azpiko lerro-buruak. Bai horixe, ederto ezagutzen du egileak bere burua. Nafar galiziar jatorrizko arabarra ez da deusen uzkur, kronika andana hau duzu lekuko.

Idazleak Hitzaurrea-n gaztigatu digu testu literario hauen izanaz, baita hitzontzia izenaz. Euskaldunon Egunkaria-n, Geu eta Argia aldizkarietan dute jatorria eta grazia testuok. Zutabeak ziren bere genesian. Zutabe haietatik habe hauek, habez habe, egungo arabarren etxe bat eraiki du poeta zutabegileak.

Izan ere, “poeta izanagatik” zutabegile paregabea begitantzen zait egilea. Argia-ko zutabeak, bederen, halaxe baitira. Tira, zutabe baino, formari nagokio, paraturiko testu guztiak etxe bateko harlauza sendoak dira. Hitzek (i)lustratu ohi dute izana, testuon geruza estetikoa plazer estetikoa sortzen digu horregatik. Liburuan, zutabe eta harlauza haietatik, hasierako 65 ingurutik, 50 aukeratu, moldatu eta berritu ditu etxegileak. Patuak halaxe izan du zori.

Egiari zor, egunkariera-z idatzitako testuetatik eratorritako testu literarioen aitzinean uzkur izaten naiz. Kasuon, testuen literaltasuna neurrikoa egin zait, eta jatorriari uko edo traizio egin gabe, saio txiki entsegu liburu oparoa osatu du idazleak.

Euskal Herriaren nire ezagutza motzean, joan deneko mende erdi luzean, gehien aldatu den lurraldea Araba dela esango nuke. Topikoa eta tipikoa da esatea, baina errana doa berriz ere: apaiz moja militar beltz grisek koloretutako Gasteiz hura, margo koloretsua da gaur egun. Alta bada, hitzak hitz, kontatuak kontatu, berbarako eta egiari zor hau ere: martxoaren 3ak —gasteiztar langile borrokalarien izaera sinbolikoa-k— Gasteiz hiriari buruzko ene aburu “topiko tipikoa” deuseztatzen du.

Mundutik mundua ibiltzea bezalakorik ez dago, auzoz auzo, karrikaz karrika, hirian barrena nola probintzian gaindi. Halaxe ibili ez ezik, horrela aritu duzu kronika egilea. Hirian ibili ez eze, hiriaz ari zaigu, arabar nortasunaz jardun du, argazki oparoak paratu ditu, baita arabar tasunaren aurkia eta ifrentzua ekarri ere.

Arabartasuna bereizita idatzi dut, Xuxen txit gorenak hitza gorritu ez dezan. Alabaina, nafartasuna idatz dezakegu gorritu barik. Adibide bat baino ez duzu. Abiaburua baino ez, izan ere, Mendizorrotza ezagunaz beste, Salburua edo Olarizun zehar ibili dabil Zelaieta, eta bere jaioterriko leku-izenak gorritzen dizkigu Erret akademia-ren meneko Euskaltzaindiak.

Dena dela ere, adibide hori anekdota baino ez da, hori baino aise gehiago duzu gasteiztarra. Edu Zelaietaren Antaren dohainetako bat autoezagutzarako jaidura duzu. Zelaietak partikulartasunetik unibertsaltasunera egiten du bide egunero, baina ez du edozein European Green Capital hobesten. Arriskuak hartzen badaki, baita horiek aitortu ere: Hondarribiako Zeledonez mintzo zaigu, Gasteizko alardeaz. Adibiderako hau ere: Hondarribia edo Irungo partikulartasuna ez da hain partikularra, Euskal Herria osoari atxikitzen zaio. Tira, bidasoarren partikulartasunaz badaki Zelaietak, eta badaki galiziar galiar edota erromatar eta greziar unibertsaltasunaz… Manuel Blanco Antak, besteak beste, eman baitio grazia.

Blanco ere bada Anta. Ez horregatik zuria, ez behintzat hitzaren adiera doilorrean. Zuria da, Gasteizko ama birjina Zuriñe baita. Eta jakin badaki. Eta horregatik marra gorriak gainditzeko gertu ibili dabilen ibiltaria da. Kontu topiko txikiak eta auzi tipiko txikiak ditu hizpide. Kasurako: Gasteiz hiri tipia delakoa topikoa ote? Noiz uzten dio topikoak tipikoa izateari? Ez da erraza mundutik mundua ibilki, munduari izaria hartzea, ez horixe. Haatik, Eduren izen abizenek izana dute eta haien izariak berezko izaera. Izenak izana du eta izariak izaera.

Isil nadin kalakari hau. Elemeniari ezin eutsi ari naiz eta. Alabaina, fini aitzin, Hitzatzea ezin aipatu gabe laga (hau malura…).

Ume baten esku erraldoia lerro-buruko testuan ederto batean islatu dizkigu Karmele Jaio gasteiztarrak Edu Zelaieta Anta hirikidea-ren unibertsaltasuna eta herrikidea-ren partikulartasuna. Baita Eduren haurtzaroa ederto (i)lustratu ere Gamarrako irudiak aitzindari —Eneko Ugarte ilustratzailearen irudi paregabeen mostra bat—. Hitzatzea-n orobat, orduko eta gaurko ume Superraldoia erretratu digu Jaio idazleak, xume eta goxo.

Azken kritikak

Kangaroo
Martin Etxeberria

Maddi Galdos Areta

Cayo Hueso
Oihane Amantegi Uriarte

Irati Majuelo

Arrain hezur bat eztarrian
Olatz Mitxelena

Asier Urkiza

Erresistentziarako gorputzak: bollerak
Eva Perez-Pons

Nagore Fernandez

Zeozer gaizki doa
Beatriz Chivite

Hasier Rekondo

Kangaroo
Martin Etxeberria

Jon Martin-Etxebeste

Humanitatearen une gorenak
Aritz Galarraga

Mikel Asurmendi

Ura saltoka
Juan Kruz Igerabide

Irati Majuelo

Barbaroak eta zibilizatuak
Ibai Atutxa

Amaia Alvarez Uria

Su festak
Jon Urzelai Urbieta

Jon Martin-Etxebeste

Argialdiak
Miriam Luki

Asier Urkiza

Alexander Wolfen mamua
Gaito Gazdanov

Nagore Fernandez

Nire bizitza ni barik
Oskar Gaztelu Bilbao

Mikel Asurmendi

Alaska
Castillo Suarez

Ibon Egaña

Artxiboa

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

2023(e)ko martxoa

2023(e)ko otsaila

2023(e)ko urtarrila

2022(e)ko abendua

2022(e)ko azaroa

2022(e)ko urria

2022(e)ko iraila

2022(e)ko uztaila

2022(e)ko ekaina

Hedabideak