kritiken hemeroteka

8.783 kritika

« | »

Ez da erditzea / Ione Gorostarzu / Elkar, 2019

Emakumea izateaz Javier Rojo / El Correo, 2019-05-11

Amatasunaren gaian oinarrituta, Ione Gorostarzuk emakumearen paperaz hausnartzen du “Ez da erditzea” izenburuko poema liburu honetan. Ez dakit poesiaren alorrean paradigma aldaketa baten aurrean gauden, baina susmoa dut horixe gertatzen ari dela. Azken urte hauetan plazaratzen diren liburu askotan subjektu poetikoa agertzen zaigu erdigunean, bere nitasuna (azken finean idazlearen figurarekin pareka daitekeen nitasuna) hanpatua agertzen delarik. Poesiak, elaborazio erretoriko-poetikoak alde batera utzita, aitortza pertsonalen itxura hartzen du, non norberaren burua adieraztea garrantzitsuena den. Komunikazio poesia da. Sentimenduak edota ideiak plazaratzen dira, eta gehienbat sentimendu edo ideia horiek komunikatzean datza poesia. Joera hau gero eta zabalagoa da, eta iruditzen zait oraindik sistema poetikoaren erdigunean ez badago ere, nahiko hurbil dagoela. Ione Gorostarzuren poesia puntu horretan kokatzen dela iruditzen zait. Beraz, berak zabaldu nahi duen mezuak hartzen du garrantzirik handiena.

Gaiaren aldetik, liburu honen oinarria amatasuna da. Eta hortik abiatuta, beste hainbat gai aipatzen dira: maitasuna, gorputza, sentimendu kontrajarriak, amarekiko erlazioak… honelako gaiak azaltzen dira bata bestearekin loturik, katebegiak bailiran. Gai hauetatik guztietatik garrantzitsuena, orokorrena baita eta, beraz, beste gai guztiak bere azpian biltzen dituena, emakumearen papera da. Emakumea, berez, izaki alienatu moduan agertzen zaigu. Bere izaera besteekin dituen harremanen arabera definitzen da, zeren emakumea beste baten ama (edota alaba, emaztea) baita eta beste horren presentziak zehazten eta mugatzen du bere izaera. Besteen arabera definituta agertzen delarik, sentimendu kontraesankorrak azaltzen zaizkio amatasuna edota maitasuna bezalako gaien aurrean. Eta besteen arabera bizitzeko joera horrek aurreko belaunaldietan gertatutakoa errepikatu egiten du, ia-ia ezinbesteko patua izango balitz bezala. Maitasunak justifika lezake egoera hau. Baina askotan maitasunak asmatutako aitzakia baino ez dirudi.

Gorostarzuk kontraesan hauek guztiak nabarmentzen ditu, poesia konstatazio bihurtzen delarik.

Azken kritikak

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Garondoan
Gorka Bereziartua

Mikel Asurmendi

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak