« Basapiztia menperatzea | Euskaltzaleen malura ‘reloaded’ »
Mussche / Kirmen Uribe / Susa, 2012
Idazlearen itzala Amaia Serrano Mariezkurrena / Argia, 2018-12-16
36ko Gerrako euskal haurren patua aitzakiatzat hartuta, II. Mundu Gerran oinarritzen da eleberria, eta 2011n amaitzen. Gerrek pertsonaia guztiei eragiten diete, eta horien artean Robert Mussche idazle belgikarra da ardatz, haren bizitzako arrastoei segika gorpuzten baita nobela.
Dokufikzioaren generopean, pertsonaien gorabeherak datu historikoekin nahasten dira, forma ezberdinak hartzen dituzten pasarteetan. Nago, ordea, historikotasun marka horiek ez ote diren zenbaitetan eleberriko tonutik gehiegi aldentzen. Bada pasarterik, halere, non biak bikain uztartzen diren, Cap Arcona kartzela-transatlantikoari eginiko erasoaren deskribapenean, esaterako.
Eleberria narratzaile-ikertzaile batek lortutako informazioari esker josten da, nahiz eta askotan narratzaile orojakilearen jantziz mozorrotzen den. Era berean, izenik ez duen ikertzaileak Kirmen Uriberen traza hartzen du, batez ere hirugarren atalean, non istorio honen zergatiaz galdetzen zaionean, lagun baten heriotza aipatzen duen eta, amaieran, lagun hori Aitzol Aramaio dela aitortzen duen. Une horretan narrazioaren koherentzia apurtzen delako sentipena izan dut, horren beharrik izan gabe, narratzaile-ikertzaileak justifikatzen baitu eleberriaren beraren izatea.
Oro har, gustura irakurtzen da, eta pertsonaiekin erraz enpatizatzen. Zentzu horretan, Uriberen obretan ohikoa den xalotasuna dakusagu, nahiz eta hori orekatzeko guztiz asebete ez nauen saio bat egiten den amaieran, Musscheren engaiamendu politikoak emazte-alaben bizimoduari kalte egiten diola aipatuz.
Bestalde, pertsonaien arteko harreman motek gogoetarako bide ematen dute, sentitu bai baina publikoki adierazi ezin direnek bereziki: Vic-en egunerokoan agertzen diren arrangurak, Herman-en sentimendu ezkutuek, Aline-ren traizio saihestezinak, eta abarrek. Alabaina, pertsonaien arteko harreman askotan kultur sorkuntza da hizpide eta, ildo horretan, egiletasunaren mugez (noraino da etikoa inoren errealitatea fikziorako erabiltzea?) eta itzulpengintzaz (zenbat du itzulpenak sorkuntzatik?) hausnartzen da nobelan.
Nolanahi ere, eleberrian batez ere iraganeko gatazken ondorioez egiten da gogoeta, eta fikziozko obra hildakoak agurtzeko espaziotzat hartzen. Ahanzturaren kontrako ahalegin horretan, ordea, absentzia batzuk nabarmen geratu zaizkit, protagonistaren eta Karmentxuren amena kasu.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez