« ‘Amek ez dute’, bizitzaren mirari gordina | Izotzezkoa da egia »
Goseak janak / Idurre Eskisabel Larrañaga / Susa, 2018
Komunikazio poesia Javier Rojo / El Correo, 2018-11-24
Euskal literaturan eta bereziki euskal poesian itxuraz kontrajarrita dauden bi joera topatzen ditugu oso maiz. Alde batetik, oso gazteak diruditen poeten lehenengo lanak argitaratzen dituzten liburuak ugari dira gure artean, eta askotan horretan gelditzen da poetaren ibilbidea, idazlan bakar batean. Lehen, askoz gehiagotan ikusten ziren kasu hauek. Oraingoan joera nagusia bestelakoa dela ematen du: pertsona batek bizitzan dagoeneko eskarmentua duelarik erabakitzen du poema liburu batean bere burua adieraztea, eta poeta moduan egindako bere lehenengo lana helduaroan sartuta dagoenean plazaratzen du. Azken multzo honetakoa da Idurre Eskisabel. Idazketarekin zerikusia duten beste alor batzuetan emaitza interesgarriak eskaini ondoren, poema liburu batekin agertzen zaigu literatur sormenean.
‘Goseak janak’ du izenburua bilduma honek, eta bizitza esperientziatik idatzitako poesia agertzen zaigu. Honelako liburuen aurrean, irakurleak kontuan hartu behar du idazlearen helburu nagusia ez dela estetikoa. Estetika baztertu gabe (azken finean poemak idazten ditu), egileak adierazpidea bilatzen du poesian. Beraz, komunikazioa hobesten da objektu estetikoaren gainetik, eta komunikazio horretan oztopo izan daitezkeen osagaiak bazterrean uzten dira. Honen ondorioz, poema hauetan ez da baliabide erretoriko konplexurik erabiltzen, eta topatzen ditugunak ohiko xamarrak izaten dira. Poesia bera ere ez da hausnarketarako gaia, egileak bere burua adierazteko duen bidea baizik. Eskisabelen idazlanaren kasuan gizaki modernoa kezkatzen duten zenbait gai eta arazo adierazten dira, beti ere gai eta arazo hauek bizi esperientziatik ikusita. Identitateaz hitz egiten da batzuetan eta orduan galdera bat planteatzen zaigu: Zer da funtsezkoena subjektu batentzat? Honekin batera eguneroko bizitzak inposatzen dituen mugak ere azaltzen dira, gizartearen eta gizabanakoaren arteko dialektikaren bidez. Eta honekin erlazionatutako beste talka bat ere hizpide dugu, idealismoaren eta errealitatearen artekoa.
Poesia zuzena dugu hemengoa, ironikoa askotan. Eta baliabide poetikoen aldetik mugatua bada ere, idazlearen ikuspuntuak interesgarri bihurtzen du.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi