« Leku eta une bat, hamaika kontu | Korapiloa deslotzen »
Balou mendikateko balada / Yan Lianke (Maialen Marin / Aiora Jaka) / Elkar, 2018
Leienda batean bezala Javier Rojo / El Diario Vasco, 2018-07-07
Oso gutxitan heltzen zaizkigu euskarara ekialdeko hizkuntzetan idatzitako liburuen itzulpenak, eta hori gertatzen denean, idazleak edo liburuak inguruko erdaretan izan duen oihartzunaren isla izaten da. Egoera horren aurrean salbuespen moduan aurkezten delarik, oso pozgarria izan da Yan Lianke idazle txinatarraren “Balou mendikateko balada” esku artean izateko parada. Irakurleok orain arte aukera gutxi izan dugu idazle hau ezagutzeko; izan ere, Espainiako Kultura Ministerioak argitaratzen duen ISBN katalogoan kontsultatzen bada, lau obraren erreferentzia baino ez da agertzen, tartean hauxe.
Argumentuaren ardatzean kontatzen da nola emakume batek (You Sipo izenekoak) eginahal guztiak egiten dituen bere seme-alabei ezkontideak aurkitzeko. Lau seme-alabak atzeratuak dira, oso ondo zehazten ez den gaixotasun batek jota. Bi alaba nagusiak dagoeneko ezkonduta badaude ere, azken biei ezkontideak aurkitzea falta du oraindik, eta hori lortzeko edozein gauza egiteko prest dago emakumea. Oinarri honen gainean garatzen da istorioa. Argumentuan errealismoa eta fantasia nahasten dira, biak ala biak maila berean egongo balira bezala, batak eta besteak elkar osatuko balute bezala. Mendebaldeko literaturarekin konparatuta, argumentuan azaltzen denak errealismo magikoa edota hegoaldeko gotikoa gogoratzen ditu askotan, eta William Goyen bezalako izenak etortzen dira burura. Besteetan, ipuin miresgarri edo leienda baten aurrean dagoela pentsa dezake irakurleak. Gertakarik denboratik kanpo geratu den garai batean kokatzen direla ematen du askotan, non bizirauteak bizitzarako lema bakarra dirudien. Baina noizean behin modernitateko osagairen baten presentziak (ibilgailuren bat, adibidez) garai bortitz, basati eta ia mitiko hori pentsatu den baino hurbilago dagoela erakusten du.
Itzulpena dela-eta (Maialen Marin-Lacartak eta Aiora Jakak egina), komentatu behar da irakurgarritasunaren eta exotismoaren arteko oreka mantentzen jakin duela, ekialdeko osagai berezi batzuk baztertu gabe (egutegiari buruzko informazioa, esaterako), mundu hori hemengo irakurleei hurbildu baitie.
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez